Inprimatu

Apirilaren 7an, igandez, Urruñako Urtubia gazteluaren sartzean zuten hitzordua kolegioko familiek !

Gaueko 11:25etan, ilunpean, Klika kamioneta hurbildu delarik, 3.eko Xuhar Lauciricak du lekukoa hartu bere ikastegiko kide gazteenei pasarazteko, 4.eko Unax Egigurenek bere arrebari, 5.eko Maddi Egiguren, berak bere txandan, 6.eko Unai De Aizpuruari eskaintzeko..... Azken honek Urruñako ikastolako ikasle gazteei eman die !

Kamiseta urdinak ageri ziren, "brebeta euskaraz" lemapean !

Urratsez urrats, kantuz, saltoka ta korrika, gure aldetik eguneroko borrokak euskarari klika egin du !

Txalo bero bat edozoin kilometroan parte hartu dutenei ! Mezua ala lekukoa pasa da !

Ziburun ere... euskaraz ! Hemen.... gaude.... euskararen alde ! Piarres Larzabal kolegioan ere.... euskaraz !