Inprimatu

Urtarriletik, esku lan tailerrean, eguerdiko tartean, etxean zintzilikatzeko egurrezko giltzeroak egiten egon dira.

Egurra landu, margotu, eta pirografiatu ahal izan dute, bakoitzak bere kreatibitatea azalduz. Harearekin irudiak egin dituzte ere, gero giltzeroan apaingarri bezala erabiltzeko.

Giro onean lan egin dute, 6. eta 5. ak lehenengo txandan eta 4. eta 3. ak bigarren txandan.

Etxera eraman ahal izan dituzte beraien lan ederrak.

Orain, oporren ondoren, hurrengo proiektuarekin hasiko dira: ispiluak, bere apaingarriekin sortuko dituzte. Animatzen diren guztientzat, esku lan tailerreko ateak irekiak dira. Etorri Anerengana eta eman izena.