Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Martxoaren 6an asteartez, gure kolegioko hirugarreneko ikasleek bisita berezi bat ukan dute Prentsa astearen karietara : Daniel Velez.

Gaur erretretan, Daniel Velezek bere karreraren parte gehiena prentsan iragan du, Euskal Herriko eta berezikiago Iparraldeko gertakari garrantzitsuenak argazkitan hartuz. Besteak beste, Iparraldeko lehen ikastolaren argazki famatua hari zor diogu, Arrangoitzen 1969an hartua.

Harekin hirugarreneko ikasleen aintzinean, harri batez bi xori tirokatu ditugu. Zazpi argazki esanguratsuren sorta baten bidez Euskal Herriko historia politikoa kondatu, frankismoaren azken urteetatik gaur-egunera, eta argazki bakoitzaz baliatuz aldi oro prentsa argazkilari baten ofizioaren aspektu bat azaldu. Joseba Elosegiren ekintzatik ETAren desarmatze egunera, Monbar hotelean GALen atentatutik edota Bokalen Iparretarrakeko militanteen atxilotzetik pasatuz, ibilbide oso bat pasionez eta anekdota ugariz Daniel Velezek kondatua.

Zer hobe lekukotasun bizi bat baino, garai bat berriz biziarazteko eta lanbide baten harat-hunatak ulertarazteko?

Milesker handi bat Daniel Velezi desafio hori altxatu izanagatik eta Peio dokumentalistari zaio horren antolatzeagatik !