Inprimatu

Martxoaren 17an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute Korrontzi taldearen "Maltzeta" kantuarekin, trikititxa eta dantzarekin lagundurik. Lagundu gaituen Erika triki irakaslea eskertzen dugu bihotzetik !

Bigarren partean, Korrontzi musikari eta dantzariak Iturbidea polikiroldegia koloreztatu eta gozatu dute ! Emanaldi bikaina zinez !

Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz azken urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bestalde, laugarreneko ikasleak hor ziren ere bai pastizak saltzeko haien urte bukaerako bidaiaren alde. Txalo parte hartzaileei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei ! Milesker Korrontzi taldeari !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !