Inprimatu

Martxoaren 21ean, ostegunez, goizeko nahiera goiza eta piknika ondotik, ikasleak mozorrotu dira arratsalde ekitaldia aitzin, gaia "kirolariak" errespetatuz.

Udaberri eguna izanez, eguzki izpen artean, ikasleek ospatu dute Udaberri besta mozorrotua !

Kanpoko eremua besta herrikoiaz bilakatu delarik, ikasle guztiak ezker paretara deituak izan dira konsigna guztien entzuteko.

Futbol eremuan, babifut erraldoi bat instalatua izan zaie, seinakako ekipek haien artean lehiatzeko arratsaldean zehar.

Kolegioko atekatik sartze nagusiraino, espartin botatze txapelketa bat antolatua zen.... Ikasleak banan banan eta txandaka saiatu dira ahal bezain urrun botatzea eta arratsalde bukaeran Adur Urrutia (4.) izendatua izan da txapelduna ! 22,75 metro lortu ditu !

Belarrezko eremuan, zumo lehiaketaren tatamia ikusgai zen, ikasleak buruz buru aritzeko aukera ukan dute, Japoniako kirol horren jantzia ezarri eta.... 

Aterpe azpiko piknika mahainetan, egurrezko mahai joko handiak instalatuak izan zaizkie lagunekin trebatzeko.

Azkenik, kolegioko ezker paretan, Patxi Perez & Konpainia taldeak animatu dituzte dantzan saiatu nahi zituztenek, kantatuz ere bai noski !

Arratsalde eder honen bukatzeko, ikasleek ekarri dituzten bixkotxak, goxokiak eta edariak partekatzeko aukera ukan dute, mailaka pasatuz krakada erraldoi hortatik, errepikatzeko aukera ukan dute gainera ! Mila esker krakada egileei !

Dena bildu eta garbitu ondoren, autobusak hartu dituzte etxean pausatzeko eta biharramunean kurtsoetara forman itzultzeko !