Inprimatu

Azaroaren 26an, Baionako "Etorkinekin kolektiboko" Dominika eta Lilian kideak etorri dira Pacôme deitutako migrante batekin, bazkaltzeko orduan. Nahi zuten ikasleek parte hartu dute, hala nola 60 seigarren-bostgarren lehen saioan, eta 30 laugarren - hirugarren bigarrenean.

Ahmed, Abidjaneko 16 urteko gazte baten lekukotasuna geiratu dute. Duela 10 urte joan da bere herritik, burasoak hilak izanez. Mali, Aljeria, Maroka zeharkatu ditu Donapaulera joateko, Monicaren etxera. Harrera biziki ona ukan du, asteburuetan haien etxean da eta astean zehar, eskolara doa. Lizeoan ez da beti errex, arrazismo probokazioneak jasaiten ditu "beltza" bakarra baita. Harrera bikoteak azpimarratzen du bere baikortasuna, bere indarra, bere engaiamendua, zein energia ematen duen. Argi du gidaria ala zabor biltzailea bilakatu nahi duela. Ahmedek dio "bizia baldin bada, esperantza bada !" eta lema horrekin bizi da, besteak lagunduz ere bai.

Ondotik, komitatu genuen Pacôme migranteak hitza hartu du bere bizipena kondatzeko ikasleei. Bera, Côte d'Ivoiretik heldu da. maitasun ixtorio bat ukan du Lila musulman batekin, bera giristinoa izanez, eta haurdun bilakatu delarik, bi maiteminduak botaiak izan dira haien familiengandik, erlijio desberdinagatik. Pacômek jasan ditu hiltze mehatxuak eta erasoak. Bere emazteak eskatu zion joatea herritik 2017ko maiatzean, arriskuan baitziren eta abentura hasi zen : Mali, Niger, Aljeria, Marokara joan da eta dirgabekoa bilakatu delari, lana xerkatu du ; lanean aritu da 6 hilabetez, baina osasun arazoak ukan ditu eta Marokako hegoara joan da. Aditzen zuen "Boza ! Boza !", zodiaka batekin itsaso zeharkatzen ahal zelarik... Baina dirua behar zen, polizia hor zen, oihanean egon behar zen... Gau batez, zodiakan upatzea lortu du eta 9 orduko bidaia egin zuen ! Betiko oihuak "boza ! boza !". 800 kilometarar iritsi da Almeria herrian, Españan ; ondotik Bartzelonan egon da hilabete batez... Gaztelera ikasi du... baina bere ametsa eskolara berriz joatea da ! 80€ lortu zituen ONG batetik, otobusa pagatuta bakarrik 36€ gelditzen zitzaion... eta Bionara iristea lortu du ! "Bizi" deitutako ONG bati esker, aterpetua izan da... Etorkinekin kolektiboko kideengandik lortzen du laguntza, orain Frantziako estatutik babes deretxoa itxaroten du eta paperak egun batez berriz eskolara joateko psikologia ikastera.

Ikasleak biziki hunkituak izan dira bere lekukotasunarekin, nola lortu zuen joatea, bere emaztea eta haurrik gabe bizitzea zer egiten zaion, bere herriari pentsatzea... Gaur egun, Jean Joris bere semeak 11 urte ditu eta harremanetan dira telefonoz. Bukatu du bere solasa erranez "Me boulaye" (maite zaituztet).

Azkenik, kolektiboko Lilian eta Dominikak hitza hartu dute aipatzeko egiten duten lana : 

- migranteen egoeraz jendea informatu legea aldarazteko

- migrante guzti horiei laguntza ematen entsaiatu : gazteak eskolarizatuz, paperak lortzen lagunduz, aterpeak aurkituz...

Mintzaldi horren bukaeran, ikasle talde eder bat sortu da ekintza berezi bat antolatzeko kolegioan bertan, dirutza bat lortzeko kolektiboaren alde.