Inprimatu

Aurten ere, IEP gelako 4.ean diren ikasleak IEP-Pro proiketuarekin segitu dute.

Lehenik, Urruñan kokatzen den David Gonzales-en etxaldea bisitatu dute, bere euskal arrazako abere eta ekoizten dituen produktu ekologikoak ezagutzeko : euskal txerriak, ardi burubeltzak, pottoka eta arto gorriarekin egindako irina.

Ondoren, Sarako Ellande Alfaroren "Eskutik" pilota lantegia bisitatu dute eta esku pilota bat egiteko beharrezko urrats eta materialak ezagutu dituzte.

Biziki eskertzekoak dira haien arreta eta ezaguzten partekatzea. Mila esker David eta Ellande ! Datozen bisiten berri laster agertuko dira !

OROIT : Partaidetza egunak martxoan ! Integrazio batzordea laguntzeko aukera ! "Ezberdintasuna barne hartu nahi duen eskola baten partaide izan"