Brebetako ahozko ofiziala eta B2 euskara azterketa 3.endako...
Maiatzaren 15ean, asteazkenean, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten...
Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, GIP (Gernika, "l'affiche rouge" lana ala hizkuntz minorizatuak) edo ikastaldiaren ahozkoa aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutu prestakuntza ukan eta, 5 minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste minuta batzuk epaimahainatik egindako galderei erantzuteko.
Bestalde, B2 mailaren azterketako idatzizkoa eta ahozkoa pasatu dute. Hirugarren urtea da kolegioak antolatzen duela, baita ere elebidunetako 3.etan Akademaiako Ikuskaritza eta Euskararen erakunde Publikoaren bitartez. EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna nerutzen da : ulemrnea irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz. B2 mila lortuko dutenek EEPtik agiri bat eskuratuko dute.
Goiz osoa ongi iragan da, orain bigarren brebeta xuria prestatzen segituko dute 3.eko ikasleek....
Herri Urrats : besta eta mobilizazioa !
Maiatzaren 12an, eguraldi egokienarekin, milaka lagun bildu dira aurten ere !
Horien artean, ikasleak !!! Pegatinak saltzen, Erronka kirol jokoetan aritzen eta mobilizazioan !
Zenbat koloretako "brebeta euskaraz" edota" baxoa euskaraz" lemako tixertak urratsez urrats kurutzatu ditugun !
Goizean ala arratsaldean, Seaskako 3.eko ikasleak eta irakasleak ezenatokira igo dira haien egoera azaltzera, Herri Urratsek mobilizazioei abiada eman du : gure hizkuntzan ikastea beti bezain zaila da gure ikasleendako, gure sareari eskaintzen diren medioak gero eta urriagoak dira, euskararekiko politika gero eta hertsiagoa da, ikasle kopurua gelaka lehertzeraino emendatu da, azterketetan frogak frantsesez egitera behartzen gaituzte..... "Brebeta ere... EUSKARAZ !!!"
Herri Urrats ikastolen besta izateaz gain, euskaraz ikastearen aldeko populu baten determinazioaren sinboloa da, aldarrikapen gune bat ! Gure hizkuntza gure arima da !
PETIZIOA izenpetzeko, hemen klikatu !
Mobiliazioekin segituko dugu : ondoko hitzordua ostiral honetan maiatzaren 17an 18:00 Donibane Lohizunen ! Denok gure "brebeta euskaraz" tixertarekin ! "Euskaraz ikasi nahi dugu ! Murgiltze eredua ez hunki !"
PLK ikasleak a tope Herri Urratsendako !
Kolegioko ikasleak " a tope" animatu dira Herri Urratsen laguntzeko, parte hartzeko eta ongi pasatzeko !!!!!
Alde batetik, goizeko 9:30 eta 13:30ak artean kurutzatuko dituzue 6. eta 5.eko 87 ikasle, lakuaren inguruan, pegatinak saltzen, etekinaren erdia kolegioaren izanen baita !!!! Aitzinetik milesker emango diezuen harrera eta laguntzarendako !!!!
Bestalde, Hondartzan eta goizeko 10:30ak eta 15:00ak artean iraganen den Erronka kirol topaketan, 4. eta 3.eko 5 talde osatu dira gure kolegiotik parte hartzeko, 62 ikasle !!!!!
Orokorki, 149 ikasleek izena emana dute, txalo zinez !!!!! Biba zuek !!!!!
Hitzordua igande honetan Senpereko lakuan denendako !!!!
Nerabetasunean, pubertaroa aipagai...
Oporrak aitzin, seigarreneko ikasleek izan dute pubertaro saioa bat.
Neskak alde batetik eta muttikoak bestetik, lasaiki haien kezkak eta galderak pausatu ahal izaiteko.
Hasieran, hitza askatzeko bideo batzuk eta diaporama bat proiektatu dira.
Ainitz galdera eta ohar aipatu dituzte giro goxo batean.
Ordua biziki fite joan da eta denak zerbait gehiago ikasita atera dira.
Hasi da kolegioko Futbito txapelketa !!
Bazkalondoan, San Mames, Camp Nou eta Maracaña bilakatzen da Piarres Larzabal kolegioko aire hartze eremua !
6. / 5.ean 8 taldek eta 4. / 3.ean 6 taldek dute parte hartzen 2019ko Futbito txapelketan.
Apirilaeko oporrak aitzin, multzoka denak denen aurka aritu ondoan, kanporaketa bilakatuko da lehiaketa.
Irakasle taldea prest da ohorezko partidak jostatzeko !
Bertsotan arituz, bertsotan jolastu !
Apirilaren 9an, urte guziz bezala, 6.eko euskara irakasleek antolatu bertso saioa iragan da gure ikastegian.
Saio berezia izaten da ikasle guziak partaide direlako eta ez bakarrik entzule : gaiak aitzinetik gelan prestatzeaz gain, nork bere aldian parte hartzen du ariketa ezberdinetan.
Hala nola :
- bertsolariek kantatua errepikatzea
- errimak proposatu edo asmatzea
- hitz sekretu edo pertsona ezagunak asmatzea
Aurten, 4 bertsolari aritu dira bakoitza gela batentzat : Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina eta etxean jokatzen zuen Xumai Murua.
Irabazle 6D taldea izan da eta Bertsolarien Lagunak elkarteak eskainitako afita eraman du sari bere gela apaintzeko, bertan emazte bertsolarien hitsoriaz egindako infografia agertzen dela. Elkartea bestalde saio horren babesle da, ekonomikoki laguntza ekarriz.
Eskerrak partaide guziei eta segi dezaten bi orduko saio horretan bezala egunero euskaraz eta bertsoez gozatzen !
Klika korrika !
Apirilaren 7an, igandez, Urruñako Urtubia gazteluaren sartzean zuten hitzordua kolegioko familiek !
Gaueko 11:25etan, ilunpean, Klika kamioneta hurbildu delarik, 3.eko Xuhar Lauciricak du lekukoa hartu bere ikastegiko kide gazteenei pasarazteko, 4.eko Unax Egigurenek bere arrebari, 5.eko Maddi Egiguren, berak bere txandan, 6.eko Unai De Aizpuruari eskaintzeko..... Azken honek Urruñako ikastolako ikasle gazteei eman die !
Kamiseta urdinak ageri ziren, "brebeta euskaraz" lemapean !
Urratsez urrats, kantuz, saltoka ta korrika, gure aldetik eguneroko borrokak euskarari klika egin du !
Txalo bero bat edozoin kilometroan parte hartu dutenei ! Mezua ala lekukoa pasa da !
Ziburun ere... euskaraz ! Hemen.... gaude.... euskararen alde ! Piarres Larzabal kolegioan ere.... euskaraz !
Juul bozkak iragan dira !!!
Apirilaren 1eta 2an, irakurri dituzten liburuen artean gehien maitatu duten liburua eta ilustratzailea bozkatu dituzte 6. eta 5. mailako ikasleek.
Juul kanpaina azken urteetan eramaten den egitasmoa dugu. Nafarroako ikastolek bultzatutako proiektua da, helburu sinplea izanez : irakurle zaletasuna bultzatzea.
- ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzea, azken bost urtetan argitaratua izan dena, hots 2015etik goiti.
- ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratuko dute ere bai
Azken hiru urte hauetan, arte irakaslearen laguntzarekin ikasleek haien liburuaz barneratzeko obra artistiko bat eraikintzen dute, IDZ ikusgai izango dena.
Emaitzak Hego Euskal herritik jaso ditugu eta horra beraz zeintzuk diren irabazleak :
6. mailan :
1- "Nur eta Ortzadar xuria" - Toti Martinez de Lezea - Erein
2- "Martzelo itsua" - Pello Anorga - Elkar
3- "Saharako itsasoa" - Lur Gallastegi - Elkar
5. mailan :
1- "Eskularru beltzak" - Jasone Osoro - Elkar
2- "Zer da ba maitasuna" - Miren Agur Meabe - Elkar
3- "Bisera gorria" - Antton Kazabon - Erein
Ilustratzailea :
1- Ivan Landa
2- Jokin Mitxelena
3- Enrique Lorenzo
Soinuz soinu 4.endako
Aurten, 4.eko ikasleekin "Nortasuna eta lurraldea" lantzea erabakia izan da gela bakoitzarekin, ekoizpen ezberdinak sortuz.
Nortasunaren kontzeptua konplexua da. nortasuna beti garatzen ari baita. Kulturak, ingurumenak, familiakn heziketak, bizipenek... eraldaketa horretan laguntzen baitute.
4Bko ikasleek, euskarako irakaslearekin eta Myriam Ayçaguer soinu errealizatzailearekin, "soinu sorkuntza" bat ekoiztu dute tematika horren inguruan.
Gelan eremana izan den lanketa, aberatsa eta hunkigarria izan da, bakoitzak gure bizipenak eta sentimenduak proiektu honi josiz.
Korrika'irratia... Klika !
Apirilaren 2an, asteartean, eguerdiko pausan, 6.ean diren Eloy, Martxel, Oier, Julen eta Xamaik Korrika' irratia emankizuna animatu dute !!
Kaskoa ezarri eta, haien mikroa hartuz, komitatu zituzten Donibane-Ziburuko AEKko ikasleak elkarrizketatu dituzte !!
Egiazko belaunaldien arteko mintza pratika : Aurkeztea nor ziren, zein adina zuten, zergatik euskara ikasi nahi zuten, AEK zer den, Korrika zer den...
Emankizuna bukaeran, galdezketa joko bat antolatu zuten, kanpoko eremuan ziren ikasleek sariak irabazteko !
Topaketa interesgarria eta polita !
Milesker entzule guziei, jokoan parte hartu dutenei, irabazle ala galtzaile izanez !
Milesker Maitena eta zure AEK-ko ikasleei !
Momentu paregabea !
RAPPEL : kilomètre du collège le dimanche 7 avril à 23h25. Rendez-vous au panneau "château d'Urtubie" côté camping Larrouleta en passant par le rond-point d'Urrugne jusqu'au cinéma. Ttipi ttapa korrika !
Porteurs du témoin : Unai De Aizpurua (6.), Maddi Egiguren (5.), Unax Egiguren (4.), Xuhar Laucirica (3.)