Inprimatu

Martxoaren 12an, ostegun arratsaldez, kolegio guztia Donibane lohizuneko Les Ecrans Luzien zinemara joan dira bi filmen ikustera.

Alde batetik, 6. eta 5.ek 1927an Clyde Bruckmanek egindako "Le Mécano de la Générale" komedioa ikusi dute : "Johnie Gray trein gidariak bere bizia partekatzen du Annabelle bere emaztegaia eta La Générale lokomotiboaren artean. Sesezio gerla garaian, sudista armadan engaiatzeko xedea du, baina mekanista gisa gehiago baliagarria izango dela estimatzen dute. Annabelle-i beldurtia ez dela frogatzeko, bere amorosa eta bere lokomotiba lapurtu dutelako, nordista espioen gibeletik ibiltzera joango da bakarrik..."

Bestalde, 4. eta 3.eko ikasleek 1955an Alfred Hitchcock egindako "Fenêtre sur cour" filma begiratu dute : "Hanka hautsi batengatik, gurpil aulki batean bere etxean egotea behartua da L. B. Jeffries erreportari-argazkilaria. Ekintza gizona eta abenturzalea izanez, bere gelditasun bortxatua baliatuz, Greenwich Villageen okupatzen duen egoitzako biztanleen portaera aztertuko du. Lars Thorwald, bisean biseko auzoak bere emaztea hil duela ondorioztatzen du. Hastapen batean, Lisa Fremont, bere ezkongaiak, ez du serioski sinesten baina pittaka jokoan sartuko da berekin..."

Ikasleak biziki pozik atera dira eta kolegiora sartu bezain orduko kurtsora joan dira. Filmari buruzko gogoeta aitzin egin bazuten ere, ondotik segituko dute frantses kurtsoetan.