Inprimatu

Telethon ekintza hurbiltzen zela eta, Herriko Etxearen laguntzarekin, abenduaren 3an, ostegun goizez, 4Bko ikasleendako bi elkarte kolegiora etorri dira : Valentin Haüy eta APF handicap elkarteak.

Taldea bitan banaturik, ibili da tailerraz tailerra bizpahirunakako ikasleen artean : gurpil aulkiaren erabilpena, itsu makilaren erabilera, itsuaren egoeran izan (braille idazkera, joko - oihalen hunkitzeak), beso batekin beztitzen entsaiatu, ahozkatzeko arazoak dituzten egoeran ezarri....

Ikasleak biziki adi egon dira, biziki motibatuak eta parte hartzaileak. Haien artean, Wolfram sindroma duen Ilune Dufau ikaslea : "biziki pozik naiz horrelako tailerretan lagunak ikustea ; nire eritasunaz ez dira konturatzen ez baita deus ikusten, alta hor ohartu dira zer den ez ongi ikustea adibidez ; aulkiaren ariketa ainitz maitatu dut ere bai."

Bukaeran, denak elgarrekin bildu dira eta ohar biziki baikorrak partekatu dituzte, taldeko argazkia aitzin !

Milesker Valentin Haüy, APF handicap elkarteei eta Ziburuko Herriko Etxeari horrelako ekintzak antolatzen laguntzeagatik !