Inprimatu

Abenduaren 5ean, larunbat arratsaldez, Ilune Dufau eta bere familia Pariseko Telethon telebista saioan ziren bitartean, Ziburuko pilota plaza animatua zen nahiz eta euri bortitza izan.

Alde batetik, bere familiak kudeatutako janari salmenta gunea aurkitzen ahal zen, beste aldean, Ur joko arraun desafioa eta etxola ttipien azpian, triki eskolako musikariak, kolegioko 5.eko kantariak eta bere 4.eko lagun hurbilenak, zangoak trempaturik baina bihotza bero bero, sorpresa egiteko prest !

Telebistako teknikariak denetan ziren, mikroak, kamerak, aurkezleak eta beste.... Eta tanpez, haien txanda zen ! Trikititxaren lehen notetan, kolegioko ikasleek hasi dute Odei Barrosok idatzitako kantua abesten, ondotik Odei Barrosok zuzenean hitz egin dio, Iluneren lagun hurbilenen lekukotasuna emanez eta denek elgarrekin "maite zaitugu Ilune" oihukatuz bukatzeko !

Mementu intentsiboa eta baita ere preziosa bizi dute ikasleek Ziburutik eta familiak Parisetik, zuzenezko duplex horretan....eta gainera euskaraz !! 

Azkenik, Ziburuko Herriko Etxeak eskainitako edariekin haien emozioak partekatu dituzte kontseilu gelako mahain inguruan eta bertan zen Kanaldude mikro eta kameran ere bai ; Kanaldude erreportaia ikusteko : hemen klikatu.

Txalo bero bat sustenguz aritu izan diren guztiei !