Inprimatu

Oporrak aitzin, otsailaren 4 eta 5ean, hirugarreneko ikasleek pasa duteĀ haien lehen azterketa : brebeta xuria.

Otsailaren 4an, ostegunez, goiza 4 orduko frantses frogari lotua zen : testua eta galderak, berridazketa, diktaketa eta idazlana. Bazkaltzeko pausa ondoren, matematikako froga pasa dute bi orduz.

Otsailaren 5ean, biharramunean, goizean, 2 orduko Historia Geografia azterketa zuten bukatzeko ordu bateko zientzietako frogarekin. Eguerdiko pausa ondotik, B2 euskara froga xuria pasa dute ere bai.

Hirugarreneko talde osoa hiru taldetan banatua izan da, ber gelan bi egunez. Aparte, IEPeko ikasleak eta denbora herena behar zutenek beste gela batean kokatuak izan dira.

Segur oporretako egunak estimatuko dituztela orain !