Inprimatu

Martxoaren 11 eta 12an,  laugarreneko ikasleak Hendaian dagoen Mendi Zolan salara joan dira AMUA ikusgarriaren ikustera, AXUT konpainiaren azken sorkuntza, ondotik gelan lantzen segituko dena.

Sinopsia : "Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere,  barne kalapita galantak eraginen ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izanen zaigu haibatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke ?"

Pertsonaiak : Ana (Maite Larburu), Aitor (Manex fuchs) eta Txolarre (Ximun Fuchs)

Milesker Euskal Hirigune elkargoari haien laguntzarendako.