Inprimatu

Martxoaren 29an, goizez eta ordu batez gutti gora behera, 4A eta 4Bko ikasleek antzezlari talentutsu eta gazte batekin bisiotopaketa bat ukan dute : Félix Radu. Idazkera gaualdi baten ondotik ogetik atera da gure ikasleen galdera guziei erantzuteko, zintzotasunez eta sinpleki. "Les mots s'improsent", bere bakarizketari buruzko pasai batzuen textoen irakurketarekin segitua izan da saioa, ikasleek egindako euskarazko itzulpenarekin batera.

Nolaz Felixek gutun biziki ederrak idatzi dituen (bere etorkizuneko haurrari, bere arrebei, bere aitari...), ikasleek, haien aldetik eta 46 eskuz, gutun bat idatzi diote, Felix hunkitu duena. Bukatzeko, gustukoa duen testu bat ikasleei irakurri diete Felixek.

Trukaketa hori biziki aberatsa izan da, gainera idazteko aholkuak eman dizkie. Saio horren denboran, hitz jokoak eta literaturarekin den amorosa bat baita ere idazle batekin dute topaketa egin.

Ezaguna izatea eta bere publikoa handitzea mereziko luke. Goiz hartakoaren mirespena beretu du.

Milesker Felix bere erabilgarritasuna eta gizakotasunarendako.

Begi keinu ttipi bat ere bere amari egiten zaio, elkarrizketa hori biziki ongi antolatu baitu. Radu familia Euskal Herrian ongi etorria da.