Inprimatu

Maiatzaren 25ean pedagogi eguna iragan da gure kolegioan, ondorioz 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean egon dira.

Aldiz, hirugarreneko ikasleek haien bigarren brebeta xuria pasa dute !

Maiatzaren 25ean, asteartez, goizean frantsesa froga eta arratsaldez matematikak.

Maiatzaren 26an, asteazkenez, zientzi froga lehen orduan eta ondotik historia - geografia froga bi orduz.

Hirugarreneko ikasleak hiru geletan banatuak izan dira azterketa baldintzetanĀ ; IEPekoak eta denbora herena zutenek beste gela batean.

Azken hilabetean sartzen dira, azken berrikuspenak egiazko azterketa aitzin.

Berrikuspena on deneri !