Inprimatu

Ekainan, sartzearekin batera, PLK 20-21 pala txapelketak bere amaierara iritsi dira. Hiru hilabetez luzatu diren txapelketek bidea amaitu dute eta txapeldun berriak utzi dituzte. Covid-ak baldintzatutako txapelketak izan ditu olagarroa kirol elkarteak eta beraz mailakatua egitea tokatu zaio, hala guztiz ere ongi pasatzeko eta aire hartzeak girotzeko parada ukan dute.

Hirugarrenen txapelketa bizi bizia izan da, lehia estuz osatua. Manexek aurkari guztiei aurre egin eta garaipena lortu du. Finalak Manex eta Iban gurutzatu zituen txapelketa honetan bigarren aldiz, eta lehengoan ez bezala, Manexek etzuen huts egin, garaipena eta txapelketa bereganatuz.

Bostgarrenekoa hasi zen momentutik erakutsi zigun Allanderen maila eta txapelketa irabazteko konbikzioa. Hala ere, beste partaide guztiak haien bidea egin eta Allande kanporatzen saiatu arren, partidarik galdu gabe finalera iritsi eta bertan bere nagusitasuna erakutsi zuen, txapelketa irabaziz. Bejondeizula Allande.

Seigarrenekoen txapelketak parte hartze eta ikusmira handia sortu du kolegioan. Lehian bizi bizi aritu dira eta 30 ikasletik gorak parte hartu du. Paritda lehiatuak izan dira eta finalean elkar ikusi zuten Nahiane eta Julenek. Urduritasuna nabari zen arren, Nahianek burua hotz mantendu eta, aski erra garaitu zuen Julen, siegarrenen txapelketa irabaziz.

Oro har bikain joan dira txapelketa guztiak eta 70 ikasle inguruk parte hart du ; espero dugu heldu den urtean maila ezberdinetako iaksleak elgarren aurka jokatu ahal izatea.

Zorionak Manex, Allande eta Nahianeri !! Mila esker guztioi !!