Inprimatu

Urtero, elkartasun hilabetea antolatua da gure kolegioan, azken urte hauetan, etorkinak, elikadura bankua, Telethon.... lagundurik.

Aurten, Integrazio Batzordea elkartea laguntzea erabakia izan da.

Azaroaren 15ean, astelehenez, bazkaltzeko garaian, Integrazio Batzordeko bi kide, Maiena eta Pauline, komitatu ditugu bi mintzaldi animatzeko. Seigarren eta bostgarrenko ikasleei zuzendua zen mintzaldira, 53 ikasle hurbildu dira eta laugarren eta hirugarrenekoenean, 19 ikasle.

Lehenik, Maiena eta Paulinek oroitarazi dute elkartea 1999an sortua izan zela buraso batzuen nahietatik abiatuz : Ladix Lanouguere Arrosagaray (kolegioko irakasle ohia), Dominique Idiart eta Nicole Artola. Ahalmen urritasunean den ikaslea laguntzea eta beharrak ordaintzeko diru iturriak xerkatzea zen honen helburua. Eta noski, ikastolan euskaraz ikasten segitzea haizu uztea.

Bestalde, "ahalmen urritasuna" zerbait egiteko oztopo bat dela ongi ulertu eta, galderen bitartez, ikasleek zerrendatu dituzte egoera desberdinak zein diren : autismoa, dislexia, diskalkulia, trisomia, ikusmen arazoak, arreta defizita, sindroma desberdinak.... Ikasle horiek laguntzeko zein medioak emanak zaizkien azaldua izan zaie : IEP gela bereziki bigarren mailan, laguntzaileak / AVS, ordenagailuak...

Integrazio Batzordea elkartea hor dela familiak laguntzeko eta gidatzeko azpimarratu dute, baita ere medioak ematean diruz laguntzeko : AVS diren laguntzaileen hilabete sariak ordaintzeko eta Hezkunde Nazionalak ez duelarik aski dirurik ematen laguntzaileak ordaintzeko.

Seaska mailan, 150 ikasle lagunduak dira elkarte honengandik : 65 lehen mailan eta 85 bigarren mailan. Ororkorki, 60 laguntzaileak eta 39 IEP gelak elkartzen ditu. Gure kolegioko IEP gelan 13 ikasle lagunduak dira, baita ere talde hortatik kanpo, beste ikasle batzuk lagunduak dira edo ordenagailuarekin edo ordainduz AVS laguntzaileak, orotara 23 ikasle.

Azken partean, elkarteko bi kideek dirua ateratzeko ekintza batzuen adibideak eman dituzte : ganer husteak, salmenta bereziak, eta azkenik MEEK kolegioak antolatu duen zponzor lasterkaldia....

Biharramunetik, haien aldeko ekintza bat antolatzeko 60 ikasle batzuk bildu dira eta azaroaren 22tik landa, 3 astez, goizero gosar salmenta baten egitea erabaki dute.

Txalo bero bat parte hartzaileei eta milesker Maiena eta Pauline-i etortzeagatik !