Inprimatu

Urtero bezala, garai honetan, hirugarreneko ikasleei antolatua izan zaie brebeta xuria bat kolegioan bertan.

Otsailaren 4an, ostiralez, goizean pasa dute 4 orduko frantsesa froga : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlan, eta arratsaldean, Baionara joan aitzin, euskara B2 froga xuria ordu batez.

Asteburua ondotik, astelehenez, otsailaren 7an, Historioa - Geografia - Herritar heziketa froga bi orduz pasa dute goizean, ordu bateko zientzi froga aitzin eta arratsaldean matematikak bi orduz.

Biharramunetik ostiralera, hirugarreneko ikasle guztiak enpresa ikastaroanĀ izan dira : oporretatik landa, enpresa ikastaroko ahozko bat aurkezteko digute.