Inprimatu

Apirilaren 5ean, asteartez, eguerdiko pausan, mementu berezi bat entzun da kolegioko kanpoko eremuan : Korrika'irratia !!

Eneka, Laina eta Xana, bosgarreneko hiru ikasleek irrati emankizun berezi bat prestatu dute.... Bertan Donibane Lohizuneko AEK-ko ikasleak komitatuak izan dira elkarrizketa batean parte hartzeko. Galdera desberdinak egin dizkiete : zergatik euskara ikasi nahi ote zuten eta noiztik ari diren, zer zen errexena ala zailena haiendako, zenbat aldiz astean biltzen diren.... Anartean, kolegioko ikasleak kanpoan adi egoten ziren ongi entzunez eta bukaeran antolatutako jokoan parte hartzeko... eta zergatik ez korrikako sarien irabazteko !

AEK-ko Jon, Miren, Mirentxu, Maitena eta Paulo, haien irakaslea, izigarri ongi erantzun dute euskaraz, batzuk haien bizipen egoerak azalduz, batzuk irriz arituz, batzuk euskarari duten atxikimendua azpimarratuz, eta gainera euskaraz gozatuz ! Mintza pratika ariketa ona izan da !

Urduri ziren irrati kazetari gazteek ere bai ongi pasa dute, mikroa ahoan eta kaskoa belarrietan, hitz egin dute lasaiki, txandaka, ongi ahozkatuz haien esaldiak eta ongi animatuz kanpoko lagunak.

Bukaerako jokoan, ikasle andana bat hurbildu da irrati estudio lehiora eta ainitzek sari ederrak irabazi dituzte : giltzeroak, kazketak, eta kamisetak.....

Agurtzeko hitza aitzin, larunbateko kolegioko lekuko eramaileen izenak zozketatuak izan dira zuzenean : 6.eko Beñat Del Bosque, 5.eko Lena Housset Serraler eta 4.eko Eñaut Jauregui !!

Txalo bero bat deneri, irrati animatzaileei, joko parte hartzaleei eta noski milesker ainitz AEK-ko lagunei : Paulo, Miren, Jon, Mirentxu eta Maitenari  !

Ik-Ik-Ik korrika ! Ttipi ttapa ttipi ttapa korrika ! Hemen gaude euskararen alde ! Azterketak euskaraz orain !