Inprimatu

Apirilaren 12an, asteartez, goizeko kurtsoak bukatu eta, hirugarreneko ikasleak joan dira Urruñako Itsas-Mendi zinemara, piknikatu ondoren, Louis-Julien Petitk argitaratu eta 2022ko martxoan atera den "La Brigade" filma ikustera.

Sinopsia : Ttikitatik, Cathyk bere ostatu proprioa kudeatzea da bere ametsa. Baina berrogoi urteetan, ezer ez zen aurreikusi bezala atera eta etorkin gazteen egoitza batean jantokian lan egiteko postu bat onartzea behartuta ikusten du bere burua. Bere ametsa oraindik urruntzen ari dela dirudi... ala ez ?

Adingabe isolatuen harrerari buruzko filma konprometitua, biktimak diren diskriminazioari buruz, urratutako eskubideei buruz. Filma kementsu, dinamiko eta itxaropentsu honek prestakuntza ere gogorarazten du integrazio-bide gisa. Askotan, migrazioa trebatzeko aukera da. Filma honek emakume sukaldariei buruz hitz egiten du ere bai eta mundu oso maskulino batean toki bat aurkitzeko zailtasuna erakusten du (etxeko sukaldaritzan %80k emazteek egiten dutenean).

Ikasleek ongi pasatu dute filmaren aipagaiak ulertuz. Haiek baino pixka bat helduago (batek 10 urte ditu) gazte hauen zuloz jositako bidea jarraitu ahal izan dute. Irri egin dute, hunkituak izan dira, oldartuak ber mementuan. Filma sakona eta gaurkoa.

Behar bada, adingabe isolatu gazteen zorteari buruzko begirada aldatuko zaie. Seguraski, ez dute gehiago utziko diskurtso politiko okaztagarria eta intoleranteek liluratzen....