Inprimatu

Irailaren 20an, asteartez, arratseko 7etan, burasoen bilkurara etortzeko komita ukan dute kolegioko familiek.

Lehen parte batean, harrera hitza kanpoko eremuan emana izan da zuzendaria den IƱaki Lecuonarengandik. Aurten ere bai, euskararen alde borrokatu beharko garela ere bai, gure haurrek haien azterketak euskaraz pasa ditzaten azpimarratu du.

Ondotik, familiak geletara joan dira haien haurraren irakasle arduradunarekin batera aurtengo ikasturteko helburuak eta ibilmoldea ulertzeko, baita ere buraso arduradunen hautaketa egiteko.

Etorri diren familiei milesker.