Inprimatu

Abenduaren 16an, eguberriko oporrak aitzineko azken eguna izan da kolegioko ikasleendako.

Goizean Eleka konpainiak antzezten duen "Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa ukan zuten lehen oparia seigarreneko ikasleek. Eguerditan, ikasle guztiak euskal jantzi tradizionalaz beztiturik, kanpoko eremuan egon dira arratsaldeko antolaketaren zain, musikaz animaturik....

Arratsaldeko 2:30tan, udan eraikia izan den aterpe berriaren azpian, 350 ikasleak jarri dira eskainitako emanaldia entzuteko : "Berts'olentzero" !! Bertan, Uxue Alberdi, Ane Labaka, Haira Aizpurua eta Josu Txoperena, komitatuak izan diren lau bertsolariak ziren haien aitzinean eta Asier Arbelaitz gai emailea.

Ordu batez, euskaraz gozatzeko aukera ukan dute kolegioko gazteek, haiei lotutako gai desberdinak entzunez, hala nola : elkartasuna, maitemintzea, orientazioa,  bestak egiteko burasoen baimenak, brebetaren zuzenketa, igandeko bertsolari txapelketa nagusia, pertsonaien asmakizunak, harrera eta joateko agurrak barne.... Ikasleak helduak bezainbat loriatu dira ! Gainera bost komiten gain, hiru ziren ikasle ohiak : ohorea guretako ! Saio horren antolatzeko eskuratu dugun Euskal Kultur Erakundea eta Bertsularien Lagunak elkartearen laguntza eskertzen dugu. Aterpe honen antolatzeko materiala prestatzeagatik, Urruña eta Ziburuko Herriko Etxeak eta langileak eskertzen ditugu ere bai !

Arratsaldea bukatzeko, okindegiko errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari... Trago baten partekatzeko ekarri dituzten edariendako, hirugarreneko ikasleak eskertzen ditugu.

Txalo deneri ! eta milesker Olentzero ! Eguberri ond deneri !!!!