Inprimatu
Aurten ere Orientazioa lantzeko asmoarekin zenbait lanbide ezagutzera joan dira 4.eko ikasle batzuk.
Urtarrilan Sarako Eskutik enpresa bisitatu zutenĀ eta esku pilotak nola egiten diren ikasi hango langile ekipo bikainarekin.
Ondoko hilabetean, Senpereko Hazitik Lilia enpresa bisitatu zuten, hazi biologikoak ereitea eta landareak salgai eman arteko prozesu guztia behatuz eta ikasiz. Mila esker Mirentxu zure prestutasun eta laguntzagatik !
Eta azkenik, orain, Errenteriako Udaletxeko langileen tailerrak bisitatu dute bertako lanbide ezberdin ugariak ezagutuz, hala nola elektrikari, arotz, errementari, lorazain, margolari, etab. Mila esker beraiei ere urtero egiten diguten harreragatik !