Inprimatu

Abenduaren 20an, Odon Noblia idazlea etorri zitzaigun gure kolegiora. Izan ere, 3.eko ikasleek euskarako kurtsoetan landutako Ikastolaren sorrera eta garapena landu dute "Ikastola nire saloinean". Argitxu Noblia" liburuaren irakurketa jarraikiarekin uztartuz, Odonek idatzitako obra alegia.

Topaketa honetan idazleak bere lana "transmisio" hitzaren bitartez laburbildu du eta lanketa horren xedea hori bera izan da euskarako irakasleen partetik. Seaskako ikasle gisa gure murgiltze sistemaren abiapuntua zein izan zen eta geroztik izandako bilakaeraz jabetzeko parada eman zaie irakurketa hala nola Odonen eskutik izandako aurkezpenaren bitartez.

Kontzientzia hartze lanak gaur egungo egoerak aztertzera eraman gaitu hitz hartze horretan. Ikasleak ohartu dira euskarazko irakaskuntza sisteman oraindik ez dela dena irabazia. Beskoitzeko ikastolaren egoera zein Brebetari buruzko azken erabakiek eragindakoak aipagai izan dira idazle eta ikasleen arteko elkarrizketan. 

Milesker Odoni gure gonbidapena onartzeagatik, ikasleei erakutsitako interesarengatik eta kolegioko ekipari ekarritako sustenguagatik!
Eta milesker zuri Vanessa topaketa horren antolatzeagatik !