Inprimatu

Abenduaren 22an, ostiralez, ikasle guztiak kolegioan sartu dira jantzi tradizionalarekin beztiturik edo beltzez edo urdin ilunez.....

Goiz osoan, kurtso normalak egin dituzte, ondotik piknika mailaka...

Oren batak jo eta, kolegioko musikariek kanpoko aterpea alaitu dute; eskusoinuaz, tronboiaz, saxofoiaz, trikititxaz eta ikasleek entzun dituzte, kantatu dute edota dantzatu Eguberriko besta giro polita hasteko.

Arratsaldeko 13:45tan, 4. eta 3.ek eguerdiko piknika eta pausa zuten bitartean, 6. eta 5.eko ikasleak gelaka ezarri dira eguberriko lankia egiteko : herrika eta talde ttipika banatuz, herriko lehen mailetako ikasle, irakasle eta langileei eguberriko gutun edo hitzño bat diatzi diete haien berrien emateko eta eguberri ona opatzeko.

Ondotik, kolegioko 300 ikasleak aterpe azpian elkartu dira hainbeste eskerrak entzuteko : elkartasun hilabetean erakutsitako inplikazioa (Nesk'à Paillettes elkartearendako 1460€ bildua), marrazki lehiaketan parte harturik, nahiz eta krakada eskainia izan laugarrenen edarien parte hartzeagatik, musikarien animazioagatik, bai eguberriko oparia merexi zutela : Kontzertu bat !!!! Garazi eta Baionatik etorriak, herriz herri ala EHZ festibalan ala Etxeparetik pasatuz, zuzenean gure Piarres Larzabal koelgioan : OPH & Pisoo euskal raperoak !!! DJ Antton, Iñaki eta Guillaume teknikariak lagundurik !! Kontzertu zoragarria izan da, gazteria dantzan eta kantuz, giroa bero beroa eta hori dena euskaraz gozatuz ! Publikoa sutan zen !

Bukatzeko, errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari, edatekoa ere bai eta azken minutetan kolegioa garbitu eta bildu ondoren, txirrinak jo du oporretako ordua !!!!!

Txalo eta milesker deneri ! Eguberri on bat pasa ezazue denek zuen famili eta hurbilekoekin ! Euskara on deneri !!!!