Inprimatu

Urtarrila - otsailan zehar, eskulan tailerrean, giltzeroak eta giltzak zintzilikatzeko euskarriak egiten aritu dira.

Giltzero mota ezberdinak prestatuĀ dituzte : Ponpoinak, kolorezko sokekin eginak, tulinezko sagarrak eta egurrezkoak.

Eta giltzak zintzilikatzeko euskarriak egiteko egurrarentzako tresna ezberdinak erabiltzeko aukera izan dute : egurra mozteko zerra, zulatzeko maxina etab.

Apaingarri gisa, harea eta kolaz eginiko irudi ezberdinakĀ sortu dituzte.

Jadanik dena prest etxeko sarreran jartzeko.

Txalo artisten esku ttipi guztiei !

Orain jostura inguruan elkartzeko aukera izango dute ! Ez dudatu ! Izena eman !