Otsailaren 17an, astelehen goizez, kolegioko ikasle guztiak joan dira Donibane Lohizuneko Le Select zinemara euskarazko filma baten ikustera : 2005ean, Asier Altuna eta Telmo Esnalek egindako "Aupa Etxebeste".
Lehen partean, 6. eta 5.eko ikasleek deskubritu dute eta bigarren partean 4. eta 3.eko ikasleek.
Sinopsia :
"Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du."
Ongi irriz aritu ondoren, kolegiora sartu dira zituzten kurtsoen segitzeko.
Milesker Le Select zinema ekipoari euskarazko filma baten ikusteko parada emateagatik !