Martxoaren 24an, astelehenez, arratsaldeko 1:30tik 3:00ak arte, Ziburu, Donibane Lohizune, Urruña eta Hendaian ospatzen ari den Euskararen sentsibilizazio hamabostaldia kari, Kike Amonarrizen bisita izan genuen ikastegian; 3.eko eta 4.eko ikasle nahiantek parte hartu zuten mintzaldi honetan.
Kikek gaitzat "Euskararen osasunaren pertzepzioetatik, erabilera emendatzeko bideetara" hartuz, euskararen egoera mundu mailan zein den erakutsi zuen; besteak beste, gazteek kolegioan ikaskideekin euskaraz mintzatzeko dituzten oztopoetaz hausnartu zuten, euskararen erabilera nola sustatu dezaketen eta sarean edo kalean euskaraz zer ikusi eta entzuteko proposamen batzuk erakutsi zituen.
Soziolinguistak bere umore, indar eta baikortasuna transmititu zituen beti bezala. Mila esker zure bisitarengatik Kike! Plazer handia izan da!
Eskerrak ere Plazara-ri eta Ziburuko Herriko etxeari zuen eskaintza eta laguntzarengatik.
Euskaraz Bizi taldea