Inprimatu

Apirilaren 18an, ostiralez, goizeko nahiera goiza eta piknika ondotik, ikasleak mozorrotu dira arratsaldeko ekitaldia aitzin, gaia "Filmak, marrazki bizidunak eta sailak" errespetatuz.

Udaberri garaia izanez, eguzki izpien artean, ikasleek ospatu dute Udaberri besta mozorrotua Euskal Herriko jokoen bitartez !

Kanpoko eremua besta herrikoiaz bilakatu delarik, ikasle guztiak gelaka bildu dira haien arduradunekin batera, jokoka edota desafioka ibiltzeko arratsaldean zehar.

Futbol eremuan, arto bilketa / zaku lasterketa / kontrabandisten lasterketa instalatua izan zaie, hamarnakako ekipek haien artean lehiatzeko arratsaldean zehar... Abiadura gunea izan da... Alde batetik, artasoroko lerroak oroitarazten dituen ibilbide batean, kukula kentzeko jestuak errepikatuz ahal bezain fite laster egin dute, etagaria edo kafea biltzeko baliatzen ziren jutezko zakuetan sarturik, ibilbide bat jauzika eginez ; bestalde, kontrabandistek, garaian, harrapatuak ez izateko agertzen zuten finezia eta abiadura oroitzeko, zakua bizkarrean oztopoz beteriko ibilbidea egin dute.

Kolegioko atekatik hurbil, harpana jokoa edota zerra jokoa antolatua zen.... Ikasleak binaka eta txandaka saiatu dira egur xerrak mozten animatzailearen aholku eta laguntzarekin batera.... Koordinaketa gunea izan da.... Motozerra jin aitzin egurgileek oihanean egiten zuten bezala, Arpana zerra luzearen bidez egurra mozteko egina da.

Belarrezko eremuan, lasto fardoa ahal bezain gora altxatzeko aukera ukan dute, ekipaka baina bakarka arituz.... Indar gunea izan da... Baserriko ganerrean lastoa biltzeko egiten zen bezala, besoen indarrez zaku bat altxatu dute.

Aterpe azpian toka jokoa instalatua izan zaie, gelaka desafiatzeko burdina hunkituz eta egurrezko kutxan txanponak sartuz, Gipuzkoan sagarno kupelen inguruan sortzen ziren desafioen gisan... Zehaztasun gunea izan da...

Jokoz joko ibiltzen zirelarik, sustengu oihuak eta txaloak entzun dira kanpoko, eremua guztian baita ere, musika, haiek hautatutako euskal kantu "playslita" osaturik.

Herri kirol desafio arratsaldea bukatu aitzin, kolegioko ikasle guztiek soka tira erraldoian aritu izan dira mailaka ! Aspaldiko klan edo tribuek egiten zuten bezala, pareko taldeak baino azkarrago tiratzen saiatu dira.

Ikasle guztiak arratsaldeko besta irabazleak izan dira eta eskertzen ditugu Gaia elkarteko animatzailea guztiak eta ikasleak haien parte hartze bikainarendako ! Zoragarria izan da !

Arratsalde eder honen bukatzeko, 6. / 5. eta 4.eko ikasleek ekarri dituzten bixkotxak eta edariak partekatzeko aukera ukan dute, mailaka pasatuz krakada erraldoi hortatik, errepikatzeko aukera ukan dute gainera ! Mila esker krakada egileei !

Dena bildu eta garbitu ondoren, autobusak hartu dituzte oporretako bidea hartzeko !! Udaberri on deneri !!