Inprimatu

Euskarazko rap ikastaroaren 3. edizioa ekainean bukatu dugu; aurten, 4. mailako 9 neska-mutilek parte hartu dugu. 

Odei Barroso raperoa izan dugu irakasle, eta berekin bost saio egin ditugu urtean zehar,  eguerdiko aire hartzeetan. Saio horietan raparen historia ezagutu dugu eta Euskal Herrian rapak izan duen ibilbidea. Baita koplak nola idazten diren ere. Ondotik, taldean, gai amankomun bat hautatu dugu: Eskubideak. Gai honen inguruan, bikoteka azpigai batzuen inguruan bi kopla idatzi ditugu. Hautatu ditugun azpigaiak: hizkuntza, homofobia, emakumeen berdintasuna eta abar izan dira. 

Azkenik, ekainaren 5ean, asteazkenez, Alkimia produkzioak grabaketa estudiora joan ginen  gure abestia grabatzeko.

Esperientzia bikina izan da estudio batean sartzea eta abestien grabaketarako beharrezkoak diren baldintza eta ekipamendu guztia bertatik ezagutzea.

Orain kantuaren masterizazioa egitea falta da Odei Barrosoren eskutik. Laster jasoko dugu abestia guztiok entzuteko!

Mila esker Odei Barrosori eta Euskaraz Biziri!