Inprimatu

Ekainaren 30ean, astelehenez, eztreza ahanzteko eta elgarrekin bukatzeko, hirugarrenendako ikasle boluntarioentzat, Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Beroarengatik xapa alerta emana izan baitzen, ibilaldia ttipitua izan da eta mendian ibiliz, Xan Berasategi HG irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean eta Pausun, Bidasoa batzerrean.

1941 eta 1944 urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comete sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinoetako mugaren bestaldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.

Muga pasa eta, britainia kontsultatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehengo Madril eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzul arazteko.

Parte hartu duten 43 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati ttipi bat bete zuten, Urruñan bakarrik aldi honetan, Bidasoaraino ordez.... 

Ondotik, Pausuko Xaia ostatuan bazkari goxo batekin bukatu da goiza.

Azken egun hori ikasle horien memorioan egongo da segur ! Baita ere haiekin ziren helduendako !

Bide on eta bakantza on deneri !