
Azaroaren 4an, asteartez, abiatu da "elkartasun hilabetea" gure kolegioan Hendaiako "Txoko" elkarteko kideen aurkezpen mintzaldiari esker.
Lehen partean, 12:50etatik 13:30ak arte, kolegioko 6. eta 5.eko 62 ikasle hurbildu dira eta bigarrenean, 13:50etik 14:30era, 4. / 3.eko 19 ikasle.
2001eko abenduan sortua, "Txoko" elkartea Hendaian kokatua da Hendaiako herriko etxeak prestatutako etxe batean eta karrikako jendea edota prekarietatean den jendea laguntzen du. Goizero idekiak dira, igande eta asteazkenean ezik. Gutti gora behera, 40 bolondres ari dira lanean, gehienek beharretan direnendako zerbait eskaini nahi dietelako.
Zerbitzu mota desberdinak proposatzen dituzte :
1- Gosari beroa hartzea, herriko okindegien elkartasunari esker ere bai (8:00ak - 12:00ak arte)
2- Jantzien garbitzea eta idortzea bertan dituzten gailuei esker (0.70€ pagatuz)
3- Dutxatzea, hortzak garbitzea, bizarra egitea (8:00 - 11:00ak arte)
4- Aski badutelarik, janari banaketa, bereziki Elikadura Bankuari esker
5- Osasun mailan, ileapaintzaile bolondres bat 2 aldiz hilabetean heldu da eta mediku bolondres bat bi astelehenez permanentzia segurtatzen du
6- Idazkari bat enplegatua da administrazioko txostenetan laguntza emateko
Publiko desberdinak ikusten dituzte. Gizon gehiago emazteak baino hurbiltzen dira, baina denak helduak. Gehienetan, familiarekin harremana galdu dute, edo nahiz eta etxea edota lana ukan beharretan dira, edo kalean bizi dira.
Mintzaldia bukaeran, Xan eta Arnaud-k azpimarratu dute gure begirada biziki garrantzitsua dela haiendako ; kalean edo denda baten ondoan ikusten ditugularik, nahiz eta batzuendako beldurgarriak agertzen diren, gure "egun on" agurra edota begirada preziatzen dutela biziki. Beraz, gogoetatzekoa da....
Ostegunean, azaroaren 6an, izena eman zuten ikasleek bilduko dira goizeko jolas garaian eta dirua / materiala biltzeko ekintza adostu eta antolatuko dute. Bildutako dirutza Eguberrirako eskainia izango zaie.
Milesker ainitz hurbildu diren ikasle guztiei eta inplikatuko direnei !!
Eta noski mila esker Xan Berasategi eta Arnaud Lucuri kolegiora hurbiltzeagatik eta azalpen guzti horiek emateagatik !!