Inprimatu

Hilabetero bezala, bigarren aldikotz "Elkar'topa" hitzordua ukan dugu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.

Lehen saioa pilota gaiari lotu bagenuen, aldi honetan dantzari lotu dugu.

Hala nola, abenduaren 12an, Zarena zarelako taldeko 4 kide komitatu ditugu, bi neska eta bi muttiko : ikasle ohiak izan diren Iraia eta Julene, eta Aitor, Unai...

Lehen partean, 6. eta 5.eko 33 ikasle bildu dira eta bigarren partean, 4. eta 3.eko 13 ikasle.

Hastapen batean, Iraia Lazkanok du aurkezpen orokor bat egin, sortu dituzten emanaldi guztiak zerrendatuz : "Urraska, Goazen, Ainarak, Zelda, Herrikoa, Giz'arte, Zergatik ez, Hariz hari, Ala beharra, Parez pare eta So egin".

Errepikak egiteko bi aldiz astean biltzen dira, bi orduz entrenatzeko.

Orokorki, haien taldeak 8 eta 50 arteko dantzari kopurua biltzen du, baina gehienetan hogoi bat dira.

Edozoin herritik heldu dira : Donibane Lohizune, Senpere, Getari, Uztaritze, Itsasu eta Larresoro....

Interesatuak diren gazteak ongi etorriak dira haien taldean sartzeko, euskal dantza maitatzea oinarritzat hartuz eta gorputzean ongi sendituz, haiek dituzte dantzariak formatzen.

Gertatu da emanaldi bat muttikoz bakarrik osatua izatea baina gehienetan muttikoak, neskak baino guttiago ikusgai dira...

Proposatzen dituzten ikastaroen bitartez, emeki emeki berriz pizten ari dela muttikoen parte hartzea ohartu dira.

Elebidunez ari dira, beraz goxo da haiendako euskararen presentzia izatea haien arteko harremanetan.

Bertan diren dantzariak lanean edo ikasketetan dira, dantza hautatzen dute aisialdi eta pasioa bezala, sozialki beste harremanak ukaiteko, plazerra hartzeko eta publikoarekin partekatzeko.

Saioa bukatzeko, garai honetan presentatzen duten Herrikoa emanaldi bateko dantza zati bat ikasleei aurkeztu dute, emanaldi hori duela 10 urte sortua izan zen eta berritu dute, fandangoak eta jotak lotuz.

Ez dudatu, zoazte haien ikustera, balio du ! Ondoko emanaldia urtarrilan dute Bidarten !

Biba zuek gazteak eta milesker Iraia, Julene, Aitor eta Unaii kolegiora etortzeagatik !