Urtarrilaren 27an, asteartez, arratsaldeko 2:00etan, 3.eko ikasle guztiak elkartu dira kolegioko IDZtan Euskarabenturaren aurkezpena entzuteko Loba Lazkaraien hitzetan.
Quizz ttipi baten moduan egindako galderei, 3 aukeren artean erantzun egokiak azteman behar zituzten kolegioko zaharrenek.
Euskarabentura, Euskal Herriko zazpi lurralde eta Diasporako 15-17 urte bitarteko 127 gazteendako expedizio bat da, uztailaren 1etik 31a artean ntolatua dena. Bakarrik 190€ gazteka eskatzen da, jakinez 4 kamisetak emanak zaizkiela, furgoneta bat badela zakuen eramateko eta dena oinez egiten dela. Haiek laguntzeko, 30 - 35 "xerpak" deitutako helduek parte hartzen dute abenturan.
Herriz herri ibiliz, noiztenka topaketak, lekukotasunak, eztabaidak, mintzaldiak, gaubeilak eta aktibitateetan parte hartzeko parada dute, euskaraz gozatzeko lehentasuna ukanez.
2009, 2010 eta 2011an sortua bazira, abentura maite baduzu, bakarrik izanez ere lagun berriak egiteko prest bazira eta euskaraz gozatu nahi baduzu.... Izena eman ezazu martxoaren 2a aitzin ! Zure bideoa eta zure proiektu ttipia aurkeztuz....
Xehetasun gehiago : www.euskarabentura.eus, "parte hartu / hautagaitzak 2026" klikatuz.
Lizeoan sartu aitzineko experientzia paregabea !
Milesker Loba !!