Inprimatu

Joan den martxoaren 3an, asteartez, bazkaldu ondotik, kolegioko seigarrenak abiatu dira Donibane Lohizuneko Tanka gelara joateko.

Han bertan, Xalbador, MEEK eta KEI-eko ikasleekin batera elkartu dira arratseko kontzertuen azken entsaio nagusian parte hartzeko.

Arratsaldeko 1:00etatik, Anje eta bere musikariekin, ezenatokiaren antolaketa guztia ikasi dute : lerroka nola sartu, denak elgarrekin abestu behar ziren kantuen baldintzak, musikariak eta bakarlariek ere haien entsaio propioak egin dituzte, ze nolako doinua eta postura erakutsi beharko zuten, eta koregrafia berrikusi dute ere bai.

Anje Duhalde artistaren hainbat kantu landu dituzte urte hastapenetik musika kurtsoetan, astero bilduz ikastegika - ikasgelaka, Aaron Carton eta Ihintza Daguerre musika irakasleek gidaturik: "Ama Euskal Herria, Astiria mendian, Goizero, Kantuz, Loretxo bat, Lehenik adiskideak, Maitasun aroak, Bakezaleak eta Amnistiaren dema"...

Entsaio nagusiaren froga bukatu ondoren, ikasleek pausatu dira haien krakada partekatuz ikastegika eta haien jantziak ezarri dituzte arratsaldeko 6:30tan zen lehen kontzerturako.

Lehen ala 8:30tan zen bigarren kontzertuan, gela betea zela azpimarratzekoa da ; etorri den publikoa eskertzen dugu.

Bi kontzertuen artean, pausa ttipi bat ukan dute berriz ikasleek, haien afari hotza jateko...

Eguna betea izan da ! Nahiz eta, ikasleendako nekagarria izan, belaunaldien arteko artisten ezenatokia partekatze hori zoragarria izan da bertan ziren burasoak, lagunak eta kolegioetako ekipendako. Milesker Tanka gelari, Euskal hiriguneta eta Euskal Kultur Erakundeari heien laguntzarendako. Milesker ainitz bihotz bihotzetik lagundu duten guztiei, eta bereziki parte hartu duten 250 ikasleei ! Ahaztezina izan da !

Ondoko hitzordua dugu Maulen orain, maiatzaren 22an, ostiralez ! Ez duda ! Txartelak hartu !