Inprimatu

Martxoaren 24-25eko gauean, asteazkenez, goizeko 1:59tan, Ziburuko 7, Turnaco plazatik Donibane Lohizuneko zubiraino, kolegioko ikasleak eta familiak elkartu dira euskararen lekukoa aitzinera eramateko, "Euskara gara" lelopean. Zinez, mementu zoragarria izan da eta eskertzen ditugu parte hartu duten guztiek.

Txalo bero bat ere bai 6.eko Gabiri, 5.eko Ekhiri, 4.eko Kepari eta 3.eko Xalbati lekuko eramaileak izateagatik.

Gora AEK ! 

Gora Korrika !

Ttipi ttapa Korrika !

Ziburun ere euskaraz !

Hemen gaude euskararen alde !

Herriz herri harro herri izan gaitezen euskararen alde, eguneroko borroka elgarrekin eramanez "euskara garelako" !