Aurten bigarren aldikotz, 5. eta 4. mailako ikasle talde batzuk zientzia azoka proiektuan parte hartzea erabaki dute.Nahieran izan da izen ematea eta gure bi nahiera egunetan aritu dira, haien hautuzko zientzia arloko tematika baten inguruko lanketa eramaten.
Gaiak mota guztietakoak hautatu dituzte: soinuaren ingurukoak, aldaketa klimatikoarenak, erreakzio kimiko batzuen inguruan, legamiarekin, animaliekin...
Problematika baten inguruan, hipotesiak mahain gainean eman eta horren inguruko ausnarketa, esposaketa, esperientziak erakusgai izan dira pasa den martxoaren 24-ean, tutoregotza arratsaldean.
Bertaratu diren gurasoek ikusi ahal izan dituzte, eta ikasleek haien azalpen eta aurkezpena egin.
Bigarren parada bat ere izanen da zientzia azoka ikusteko hitzordua, heldu den ekainaren 6-ean, Ziburuko liburu azokan beraz oraindanik data hori erreserba ezazue!
Ikasleek ongi pasa dutela adierazi dute, eta ondoko hitzordu horrentzat prestatzen hasi dira jada!