Apirilaren 30ean, ostegun goizez, hirugarreneko ikasleek UEU eta Seaskak antolatutako Euskara brebeta idatzi ofiziala pasa dute.
Ikasleak lau geletan banatuak izan dira 3 orduz, azterketa baldintzetan haien idatzia egiteko.
Froga lau partetan osatu da : entzumenaren ulermena, idatziaren ulermena, jakitatea eta idatziaren ekoizpena.
Bigarren partea, ahozkoa izango da, ekainan, brebeta egunetan.