Inprimatu

Maiatzaren 7an, ostegunez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Amaia Carrere ilustratzailea gonbidatu zuten Antxeta irakurzale klubaren kideek !

Mintzaldi denboran, bere ibilaldia, bizipenak eta esperientziak kondatu dizkigu...

Hasi baino lehen, margo bat eskuan hartuz solasaldi denbora guztian margotzen aritu izan da !

Ttipitatik lapinak marrazten zituelako, marrazketa gustukoa zuela ohartu zen. Eskola ondotik, duela lau urte, horrela hasi zen, marrazten eta marrazten... Lanik ez, proiekturik ez... Lagunen eskaerak zituela eta, haurrendako marrazkiak egiten hasi zen akuarelari esker. Ondotik, kontratu desberdinak lortu ditu adibidez ihauterietako pertsonaiak marraztuz.

Betidanik komikigintza maite izan du, baina ez zuen buruarengan sinesten, bere marrazkietaz bizitzen ahalko zenik ere ez zuen sinesten... Hala ere bere pasioa izanki, saiatu da beste lanik atzematen, baina deus ez zen bere gustukoa ; beraz marrazten segitu du. Nahiz eta ez diru ainitzik irabazten, beste lanik aurkitzen ez zuenez ahal den guztia egin du profesionala bilakatzeko.

Komikigintzan hasi delarik, beti marrazkitik abiatu da eta, gero, pertsonaien arteko solasak sortu, sekulan ez alderantziz.

Ozenki azpimarratu die : "Amets bat baldin baduzue, saiatu ! Egin !"

Komiki festibal batetara komitatua izan zen, bera ados zen, baina deusik ez aurkezteko ! Ondorioz, "Ilunabar" liburuxka 6 hilabetez sortzea lortu zuen ! Frantsesez eta, geroztik euskaraz ! Ingelesez ere nahiko luke !

Bestalde, ikasleek gustuko dituzten mangak berak er maite dituela erran du, baina gogorik ez haiek marrazteko.

Obra batzuetan egin dituen marrazkiak proiektatu ditu : "Binbadabum" (pailasoak), "Red Dragons", "Ttinka" (ttikiendako), "Pitxu" (maskarada)....

Eskatua izan zaio nondik lortzen duen inspirazioa : Naturan edo bakarrik delarik, jendeen artean izanki behatzen dituelarik (haien irriak eta....), musikarekin....

Bukatzeko izan den eztabaidan, ikasle batek azpimarratu dio biziki zaila zela pentsatzen genuena marraztea, zein truko ematen ahalko liokeen. Bere erantzuna zera izan da : iada saiatu behar erregularki marrazkiak kopiatzen, gorputzak edota aurpegiak, eskuak, posturak, eta egin eta eginez, pittaka lortzen dela trukoak izaten...

Azkenik, eskertzeko oparitxo bat eskaini ondotik, ikasle batzuk joan dira bere autografoaren bilat hurbildu zaizkio.

Txalo bero bat parte hartu duten eta adi egon diren ikasleei ! Eta noski mila esker zuri Amaia kolegiora etortzeagatik eta zure pasioa partekatzeagatik !