Urte osoan zehar, PLK kolegioko ikasle arduradunek, kolegioan garapen iraunkorraren helburuak betetzeko egiten diren ekintzak zerrendatu dituzte. Lanketa hori ikasgeletara eramana izan da, ikasle guztiak informazioa izan dezaten eta ondoko urtean beste ekintza batzuk proposatuak izan daitezen.
Urte bukaeran, Lore Aguinaga, mendi gidarekin, "Mendiko jestu egokien inguruan" solas bat entzutea parada izan dute.
Ekainaren 5an, ostiralez, Lore Aginagarekin Xoldoko Gaina inguruan, ikasitakoa praktikan ezarri dute.