Ekainaren 18an ostegunez, ekainaren 19an ostiralez eta ekainaren 22an astelehenezĀ hirugarrenendako bi orduetako berrikuspen saioak antolatuak izan zaizkie hirugarreneko ikasleei.
Brebetari begira, frantsesa, HG, zientziak eta matematiketan azken trebatzeak eta aholkuak izateko parada ukan dute, ikasgai bakoitzari lotutako irakasleei esker.
Bestalde, arnasgunea batzuk pentsatuak izan dira haiendako : kirola, Untxin bazterrean denbora librea, piknika...
Nahiz eta ez beti erreza izan, azken egunetako berotasunarekin, ikasleak etorri dira serioski lan egitera !
Azken txanpa da... hitzordua ostiral honetan brebetako lehen frogarendako !