Ekainaren 23an, asteartez, goiz berezia izan da ikasle eta kolegioko ekipa guztiarendako !
Azken goiza, azken besta, azken agurra izan baita !
Goiz hori ahal bezain ongi antolatzeko, mailako ikasle eta irakasle guztiak mobilizatu dira.
Txirrina jo bezain fite, talde guztiak lanean ezarri dira hala nola : bosgarrenek eskuz egindako apainketa ederrak zintzilikatu dituzte, laugarrenek "bruntxa" - krakada gunea antolatu, eta beste guztiek emanaldirako kadira guztiak instalatu.
Aterpe azpian bildurik, Etxahun aurkezlearen konsignak eta azalpenak segituz, ikasleek prestatutako emanaldia mundiala ikusteko parada ukan dute publikoko ikasle, irakasle eta burasoek : hizkuntz eta mota guztietako kantuak eta dantzak, hala nola bertsoak, hip hop, rap, breakdance, Anje Duhalden kantuak, katak, eta beste... Bixintxoetako ikasle fandangolariekin bukatuz !! Zenbat talentu deskubritu ditugun !!
Bukatu aitzin, Ziburuko Herriko etxeko arduradun bat etorri da hitza hartzea, Meyer proiektuko 3.eko ikasleak zorionduz eta medailla batekin sariztatuz.
Bukatzeko, zuzendariak hirugarreneko ikasleak agurtu ditu eta oroitzapen bat eskainia izan zaie : lau sartzeetako ikasle bakoitzaren argazkiekin egindako orri marka bat.
Ondotik, "bruntxa" erraldoi bat denen artean partekatu dute eta aterpe azpian, azken aldikotz, 3 dantzak eman dituzte txirrina jo aitzin : azken "chapeloise" delakoa, azken "bachata" eta azken fandangoa !!!!!!
Goresmenak deneri ! Milesker Ziburuko herriko etxeari materiala prestatzeagatik eta Iñaki zono teknikariari bere laguntzarendako.
Talentuak badira..... Eguzkiaz babestu, euskaraz gozatu ! Uda on deneri !