Joan den urtean bezala, ikasleei lehen "Elkar'topa" proposatzeko aukera ukan dugu !
Epeka, kanpoko norbait ezaguna edota ikasle ohia komitatzen dugu kolegiora ikasleekin topatzeko eta bere esperientziak elkar trukatzeko...
Urria hastapen honetan, frantses kurtsoetan, "Un jour d'été - Neguko egun bat" liburua deskubritzeko eta lantzeko aukera ukan dute 6. eta 5. ikasleek... Elebidunez idatzia den testua eta bertan diren ilustrazioak hurbiletik aztertu dituzte, talde ttipika.
Ondorioz, urriaren 8an, ostegunez, jateko pausan, IDZtara hurbildu dira nahi zuten ikasleek, 31 orokorki.
Bertan, bere obraz inguraturik, Amane Apalategui-Telleriak hasi du saioa bere eskuetatik marraztutako lamin polit batekin, ikasleen isiltasun osoan.... Segitzeko, bere ibilaldia kondatu die. Ttikitatik, marrazkia dela bere pasioa... Modari lotutako marrazki batzuekin hasiz, kolegio garaian etengabe aritu izan dela, klase guzietan, bere kaier guztiak marrazkiz apaintzen.... Teknika desberdinak ikasteko aukera ukan duela ere bai : pastelaz edo akuarelaz, paisaiak eta potreten lanketa. Norbaitek gaia inposatzea ez zuela batere gustukoa azaldu du, libre izan nahi zuela bere obretan.
Gazte denboran, albataria bilakatzeko xedea zuelarik, literatura bidea hartzea erabaki du, matematikekin segitzea ez baitzuen senditzen. Hiru urteren buruan, ohartu da ez zuela irakaslea bilakatu nahi. Beraz, Bordaleko ilustrazio masterrean hartua izan geroztik, lortu du Erasmus programari esker Kolonbiara bidaiatzea. Han, oliozko pintura erabiltzen ikasi du.
Gaur egun, bere marrazki sorkuntzak edota talentuak eskatuak zaizkio edozoin gertakariendako : Donibane Lohizuneko bestetako afitxa egiteko, lurrean frezka erraldoi bat, muralak, kontzertu edota bertsolaritza denboran zuzenezko marrazkiak, tatuajen ideiak, aldizkari edo zeramikendako ilustrazioak....
Ikasleek eskaturik, nundik duen inspirazioa azpimarratu du : Ukraniar - Indiar - Kolonbiar emazteak, pintoreak eta ilustratzaileak berriz marraztuz.... Amazonian ere bai, kultura eta historia gustukoak baititu, oihan tropikalak marrazten maite du.
Bere bulegoa Senpereko Larreko gelan kokatua da eta erakutsi duen bezala, bere pintura paletan kolore ainitz agertzen dira... Zergatik ? Ura gehituz, berrerabil ditzakegulako sinpleki.
Bere liburu sorkuntzari lotu da azken partean. Bere ideiak abandonatu ditu eta bere burua desafiatuz, haur eta gazteendako liburu bat sortu nahi zuen. Ziburu eta Donibane Lohizuneko argazkiei esker, guaxa erabiliz, bere herriko paisaiak margotzen saiatu da, zerua - lurra eta eraikinetatik hasiz, detaileak gero gehituz. Denbora ainitz pasa du. Irudiak lotzeko, elementu errepikakorra txertatzea erabaki du : aldi honetan txakur bat ; zergatik ? bere lagun on baten xakurra hil baitzen omentzeko). Testua gehitu duelarik bakarrik frantsesez idatzi zuen, baina gero gogoetatuz, euskaraz ere idaztea erabaki du, baina ez baitezpada itzulpena eginez.
Liburua bukatzen lortu du. Orain, haur ttikiendako animaleak marraztea hautatu du, komikiak eta ilustrazioetan segituz.
Bukaeran, ikasleen galderei erantzuteko parada ukan du, bere kolegioko oroitzapenak partekatuz, marrazkiak eta autografoekin bukatzeko.
Txalo hurbildu diren ikasleei !
Zinez milesker Amane kolegiora etortzeagatik eta zure talentua partekatzeagatik ! Bide on !