Azaroaren 3an, asteartez, elkartasunaren hilabetea mintzaldi batekin abian ezarri dugu kolegioa. Baionako Hospitaleko neonatal / pediatria zerbitzuan kokatua den "Haur eri" elkarteko bi kide komitatu ditugu : erizaina den Alazne Aramendi Olaizola (ikasle ohia) eta haur artatzailea den Sophie Francisco.
Bazkaltzeko pausa denboran, 6./ 5.eko 55 ikasleek lehen txandan eta 4. / 3.eko 20 ikasleek parte hartu dute IDZtan antolatua izan den konferentzia horretan.
Lehenik, elkartearen aurkezpena eskaini digute : "Haur eri", 1901 legezko elkarte bat da, 2011an sortua. Elkartearen helburua irriño, gozotasun, plazerra ekartzea da Baionako ospitalean eri diren haurrei eta segitzen dituzten kanpoko 30 haurrei ere bai. Baionako Hospitaleko neonatal / pediatria arloan hospitalizatuak diren haurren egunerokoa alaitu nahi dute, baita ere haien anai arrebak eta familiak laguntzen dituzte, plazerra eta ametsak partekatuz ekintza desberdinak antolatuz.
Hospitalean sartzen delarik, haurrari eskatzen zaio ze nolako nahiak edota ametsak dituen eta "Haur eri" ekipa saiatuko da gauzatzen. Ekintza desberdinak antolatzen dituzte bai hospitalean bertan baita ere kanpoan.
Barne ekintzetan : burasoendako harrera xoko bat proposatzen dute (pausatzeko, beste burasoekin elkartzeko, sukaldatzeko...), komita desberdinak ekarrarazten dituzte, jokoak proposatzen eta ipuinak - liburu kondaketak egiten dituzte, bestak eta krakadak partekatzen dituzte... eta tabletak haurren eskuetan ematen dituzte edozoin azterketa edo artamendu denboran haurra dibertitzeko...
Kanpoko ekintzetan : ateraldi eta egonaldiak antolatzen dituzte (mendia, atrakzio parkeak, kontzertuak, matxak...), "joelettes"-en bitartez lasterketak ekipa mozorroturik delarik, eguberri kari Olentzero - Bizar Xurik egindako opari banaketa....
Elkarteak dohainei esker funkzionatzen du, lortzen duten dirutzari esker, materiala pedagogikoa eta ludikoa erosteko, ekintzak antolatzeko, haurren ametsak egiaztatzeko helburarekin.
Mintzaldi honen bukaeran, France 3 Akitania berrian pasa den erreportai-bideo bat ikusi ondoren, galderak pausatu dituzte.
Ondotik, jolas garaietan, bolondres ikasleak bildu dira ekintza bat antolatzeko : azaroaren 9tik abenduaren 4a arte, goizeko jolas garaietan, gosari salmenta bat egitea erabaki dute "Haur eri" elkartearen alde, "Eguberrin jaso aitzin, beharretan direnak laguntzen saia gaitezen !" lelopean.
Txalo bero bat parte hartzaile guzti horiei !! Eta esker beroenak etorri diren Alazne eta Sophieri haien azalpen guztiendako !