Ikasturte honetan, eskulanekin hasteko, buru-hausgarri fitxak ontzi originalak sortzeko erabili ditugu, giltzak, dirua, eta bitxiak gordetzeko, edo sinpleki, etxea apaintzeko.
Plastikozko ontzi bat oinarritzat hartuta, gure ikasleek buru-hausgarri fitxak silikonarekin kolatu dituzte, behar zen forma lortu arte.
Ondoren, pintura akrilikoak eta pintzelak erabiliz, bakoitzak bere gustura margotu du ontzia, barrutik zein kanpotik.
Gehien arrakasta izan duen kolorea urrezkoa izan da, nahiz eta kolore biziz betetako ontziak ere izan ditugun.
Astearte eta ostiraletan, eguerdiko pausan, Beatrizekin bildu diren 30 ikasleek trebetasun handia erakutsi dute, eskulan honek bere zailtasunak baitzituen.
Txalo handi bat gure artisteentzat!!!!!!