Inprimatu

Azaroaren 19an, ostegun eguerdiz, bigarren "Elkar'topa" propsatua izan zaie ikasleei : epeka, pertsona ezagun bat edo ikastetxeko ikasle ohi bat komitatzen dugu kolegiora ikasleekin topatzeko eta bere esperientziak trukatzeko... Aldi honetan, Jon Larronde eta ikasle ohia den Manex Etxeberri Pacheco ongi etorria egin diegu, gaia "Euskal Selekzioa" izanki. Bi saio animatu dituzte nahieran ziren ikasleen aitzinean : lehena 12:45tan, 6./5.-eko 30 batzuen aitzinean eta bigarrena, 13:45tan, 4./3.-ek hamar batzuekin batera.

Lehen parte batean, haien aurkezpena egin dute : 31 urte dituen Jon Hazpandarrak, betidanik euskaraz mintzatu da eta familian belaunaldiz belaunaldi pilotan murgildua izan da ; Xare eta joko garbin aritzea erabaki du betidanik, nahiz eta informatikalaria den bere ofizioa. Manex, aldiz, 20 urteko Saratarra da eta bere familia euskalduna izanki, inor ez da pilotan aritu, berak esku huskan aritzea erabaki duelarik, joko garbi utzi eta. Gaur egun, kirol irakaslea da Sarako ikastolan eta eskoletan.

Eguneroko ordutegiaren aldetik, Manexek eguerdiko pausak erabiltzen ditu etengabe entrenatzeko, jakinez gauero badituela ere bai : 3 entrenamednu fisiko astean eta bi tekniko. Asteburuetan partidak, lehiaketak tokatzen zaizkio, jakinez duela bi urte hasi dela ere bai Euskal Selekzioan aritzen eta Abadiñora (Bizkaian) joaten dela (Saratik ordu bat'erdiz). Pro sailaz bizitzea aukera esakintzen zaiolako, a tope ari da ! Jon, aldiz, ez da pro sailan ari, beraz bi aldiz astean entrenatzen da eta partidak asteburuetan ditu ere bai ; lortzen du bi sailetan aritzea : xare eta joko garbin.

Euskal Selekzioa gaia hautatu baitugu, azaldu digute ondorioz egoera zertan den : Jon Larronde aritu izan da Frantses Federakuntzarekin mundialan, eta bera bezalako 15 kirolarien artean, adostu ziren ondotik, euskaraz behar zela nazioarteko selekzio bat sortu. Nahiz eta gaur egun, bakarrik surfa eta mendiko lasterketa errepresentatua den mundialetan, pilota arloan adibidez, ez da Euskal Selekzioko ekiparik onartzen ; aurten, mundialan parte hartzeko, bakarrik Euskadi selekzioari (Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako federazioa) onartu zaio. Bestalde, aste honetan jakin da Euskal Selekzioak eskatu duela zango baloia ekipa bat aurkeztea ondoko mundialan, Fifa mailan. Nahiz ez den irabazia, beti parte hartzeko esperantza bada. Euskal Selekzioko helburu nagusia da euskaraz aritzea, euskaraz jokatzea, euskaraz lehiatzea.... Famili handi bat da.

Beste mementu batean, eskatu zaie zer ekartzen dien pilotak - kirolak - Euskal Selekzioak bakoitzari... ? Pilota arloan ari baitira, ez joko kolektiboak bezala, kirol indibiduala da, beraz zure buruaren gainean kokatzen da, zure onena eman nahi duzu.... Aldiz Euskal Selekzioarekin aritzea argi da Manexendako : harrotasuna, zure ama hizkuntzan jokatzea eta zure herria errepresentatzea da, euskal kirol bat aurkeztuz.

Bukatu aitzin, euskararen presentzia zertan den galdetu zaie. Euskal Selkzioaren izenean arituz, ari ga identifikatuak direla beraz kurutzatzen dituzten beste kirolariak otomatikoki euskaraz ari dira haiekin, euskaraz aritzea da gogoa, helburua beraz euskara presente da, lehentasuna da.

Bukatu aitzin, Manexek irudi desberdinak aurkeztu ditu adi egoten zen publikoari, kamiseta eta pilota desberdinekin batera. Bere esperientzia desberdinak presentatu ditu, Belgikako lehiaketa zuelarik, edo Hego Ameriketan Mendozan (Argentinan), europar mailan aritu delarik ; hiru joko desberdin deskubriarazi ditu  : "internazional jokoa" palako pilotarekin 80 metroko terrenoan, "Llargues" jokoa 30 gramoko larruzko pilota ttipi batekin jokatzen dena eta One wall, frontball antzekoa dena, pilota biziago bat erabiliz eta eskuak ongi babesturik.

Bukatzeko, ikasleek haien galderak pausatzeko aukera ukan dute : europa eta munduko lehiaketan iragan den txapelketa, pilotarik gustukoena nor duten, takoak zenbat aldiz aldatu behar diren, Euskal Selkzioko surfa arloa, zango baloiarena.....etabar..

Bi mintzaldiak bukatu dira taldeko argazkiarekin eta autografoen izenpedurekin.

Txalo parte hartu duten ikasleei eta noski, esker beroenak Jon Larronde eta Manex Etxeberri Pachecori, kolegiora hurbiltzeagatik eta azalpen guzi horiek emateagatik !