Joan den azaroaren 20an, ostiral arratsaldez, plazer handiz joan ginen Senpereko Helbarrun auzoan aurkitzen den araztegia baita ere ur tratamendu lantegia bisitatzera, 6. mailako ikasle guziekin. Aroa lagun ginuela, bi bisitak biziki interesgarriak izan ziren, bertako instalazioak bisitatu ahal izan genituen, bertako langileengandik genituen azalpen guziak euskaraz, ongi eta arretaz segituz.
Horrelako bisita erranguratsua izan zen gure ikasleentzat, alde batetik erabilitako urekin zer gertatzen den bisualizatu ahal izan bait zuten, bainan baita ere, gure erreketatik hartzen dugun urak zein tratamendu jasaten duen gure basoetara iritsi aitzin ere bai.
Bertako langileek, kalitatezko euskaran, baita ere beharrezkoak ziren euskarri didaktikoekin eman zituzten azalpenak. Zientzietako (BLZ eta Fisika) programan erabat txertatzen diren edukiak aztertu ahal izan zuten ikasleek.
Azkenik, etxeetara eremateko oparia ere jaso zuen ikasle bakoitzak: ur gutio kontsumitzeko "kit" bat oparitua izan bait zitzaien.
Ateraldi ederra izan ginuen!
Milesker ainitz, Beñat ikasle ohiari, Peio eta Maitenari eta bertan ziren lankide guztiei !