Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Azaroaren 30etik abenduaren 2a arte, 3.ek Bilbo eta durangora ateraldi bikaina egin zuten.

Asteazkenean, koelgioan piknikatu ondoren Bizkaia aldera abiatu ziren. Lehen geldialdia Portugaleten egin zuten. bertan, Bilboko itsasadarraren iragan industrialaren aztarnak ikusi zituzten eta Bizkaia zubian ezkerraldea eta eskuinaldea lotu. Ondoren, Getxotik barrena oinez Algortako portu zaharreraino joan ziren. Bilbora metroz itzuli ziren aterpetxera.

Ostegun goiza kultuala izan zen. Lehenik, Arte Ederren museoa eta rekalde Aretoa bisitatu zituzten. Bertan, Gernikari buruzko erakusketa, hala nola, euskal eskulturgile ezagunen obrak aztertu zituzten. Rekalde aretoan paleolitoa eta arte garaikidea uztartzen dituen erakusketa bat ikusi zuten.

Ondoren Doña Kasilda parkean piknikatu zuten eta Bilboko itsasadarraren bazterreko arkitektura aztertuz, ibilaldia egin zuten alde zaharreraino. bidean Euskalduna Jauregia, Iberdrola dorrea, Guggheneim museoa eta beste hainbat eraikin ezagun ikusi zituzten.

Bilboko zazpi kaleetara iritsirik Euskaltzaindiaren egoitza ikusi zuten Plaza Barrian.

Ostiral goizean, Durangora abiatu ziren eta bertan Pettik euskal kantagintzako abesti ezagunen bertsioak eskaini zizkien. Segidan, taldeka azoka bisitatu zuten, argitaletxe, erakunde eta diskoetxe ezberdinen inguruko informazioa xerkatuz. Azkenik, itzuliño bat egin zuten haien gustuko liburu eta diskoak ikusiz.

Azaroaren 29an, asteart arratsaldeko azken orduan, 6. guztiak bildu dira "Action contre la faim" elkarteko kide baten inguruan, kolegioko IDZtan. Anastasie Daho, elkartearen lana aurkeztu die, euskaraz egin duten Haitiko erreportaia erakutsi eta aztertu ondoren, ikasleen galderei erantzun du.

Munduan zehar, goseteak miliar bat pertsona hunkitzen du. Elkarte honek 15 milioi pertsona lagundu du aurten. Bestalde, urtero 3 milioi haur gosez hiltzen dira (5 urte baino guttiago dutenak), erran nahi du 8 000 haur egunero.

Gosea nun agertzen da munduan ? Hego Amerikan, Afrikan, Indian, Asian...

Zer dira gosearen zergaitiak ? Herri pobreak, janariaren desorekak, kantitate eskasak, beti gauza bera jatea (Adibidez : Afrikan manioka eta Asian erriza). ondorioz, eritasunak agertzen dira.

Erreportaia hasi aitzin, Anastasiek munduko mapan Haiti nun kokatua den erakutsi die eta ze nolako hondamen naturalak jasan dituen azaldu ere bai : Mattew ekaitz zirimola eta lurrikara, maiztasun handiarekin gertatzen direnak. Ikasle batzuk azpimarratu dute handik etorritako haurrak ezagutzen dituztela familian edota haien ingurumenean. Haitiko hiri nagusian iragatiten da bizi osoa, han dena lurreratua izan da, etxerik ez zen gehiago, makur handiak izan dira, herri biziki ahula da.

Filma denboran, ikasleek ikusi dute elkarte honek zertan laguntzen duen : familiei janaria banatuz, haurrak eskolarizatuz, dirua irabaziz, osasun zentroetan arituz, ur putzuak sortuz, mantenduz eta konponduz, etxeak desinfektatuz, proiektuak finantzatzeko Tipa Tipa elkartea sortuz, gosearen aurkako lasterketa antolatuz....

Haitin euririk ez da, idortea da, beraz hasten delarik, uholdeak gertatzen dira eta dena eramana da; Kolera eritasuna agertzen da higiena arazoengatik, komunetara joateko arazoak (errekan egiten dute), ez dute aski edangarria den urarik, ur putzuetara joan behar da. Neska gehienak ez dira eskolara joaten komunen arazo horiengatik.

Bukatzeko, Anastasiek eskuaren sinboloa ohartarazi die :

1- Erhi pototxa : niniak agoan ematen duen erhia da, haurra salbatzeko erhia da

2- Erhi erakusle : uraren tenperaturaren neurtzeko, edangarria den kontrolatzeko

3- Erdiko erhia : ama, etxeko zurkaitza, familiaren zutabea da

4- Eraztun erhia : "bihotzaren lerroa", Tipa Tipa, gizabanako edota kolektibo proiektuak

5- Erhi ttipia : gu, laguntza ekartzen dugunok

Saio bukaeran, baikorrak, parte hartzaileak eta adi egon diren ikasleek Anastasie txalokatu dute.

Azaroaren 8tik 25era, banatua izan zitzaien poltsa beterik ekarri dute ikasleek, txandaka. Goizero, sartze nagusian dena metatu dugu ikus dezaten zenbat janari bildua izan den. Gure ingurumenean beharretan diren familiendako, izugarrizko bilketa egina izan da eta parte hartzaile guztiak eskertzekoak dira !

Horra bilduma : 23 erreximenta pote, eztia pote bat, hedatzeko txokolota pote bat, 42 konpotak, 14 nini janari pakete, goxoki bi pakete, 117 janari kontserba handiak, 64 janari kontserba ttikiak, 57 janari berinazko ontziak, 31 zopa brikak, 11 nini zereala poteak, 18 irina pakete, 30 azukre pakete, 80 txokolota plakak, 48 kafe pakete, 10 dute pakete, jusa 5 botoil et 13 brika ttiki, 110 bixkotxa pakete, 20 ogierre pakete, 53 atun kutxak, 65 arrain kontserbak, 22 olio botoilak, 23 txokolot'esne pakete, 9 pasta pakete, 6 esne, 10 tomate brikak, 18 ilar/garbantzo/kuzku poltsa, 2 aran melatu pakete, 30 pate kutxak, 5 pure pakete, 18 zereal pakete, hortzetako pasta bat, belarritako makiltxo pakete bat, dutxa gela bat.

Goizeko lehen kurtsoaren ondotik, urtero bezala, 3.eko ikasleak Baionako Bernat Etxepare Lizeo bisitatzera joan dira, azaroaren 24an, ostegunez.

Hamarrak aldera, 2.eko ikasleek aurkeztutako mintzodroman parte hartu dute : lizeoaren antolaketa, animazioak, opzioak, ikasgaiak, lizeo berriaren aldeko kanpaina, lizeo berria zertan den eta ikasle ohi batzuen bizipena, lekukotasunak.

Ondotik, Atalantera joan dira oinez ikasle ohien filma ikustera, lizeo berriaren aldeko kanpaina,  herrialdeka sortu duten "dancing" delakoa eta barnetegia aurkeztuak izan zaizkie.

Elkarrekin piknikatu ondoren, 1.eko ikasleek lizeoaren bisita birtuala, orientazioa, auzoko itzulia eta kirol gunearen bisitan segurtatu dizkiete.

Arratsaldeko 4ak aldera, kolegioko bidea hartu dute. Erran gabe doa, MEEK, Xalbador eta P.Larzabal kolegioetako 3.en arteko lehen harremanak egin direla !

Igandeko kantaldia ongi ibili da Anje Duhalde eta bere ekipari esker !!

700 pertsona inguru bildu da (550 sarrera aitzinetik salduak).

Kolegioko 23 ikasleek bikain ongi abestu dute eta portaera biziki ona izan dutela azpimarratzekoa da.

Lanean aritu direnak, hurbildu direnak, laguntza eman dutenek, parte hartzaile guztiei : Zorionak eta Milesker !!!!

"Ikastolen alde, Goierri - Urruña eta Ziburu bat eginik !!"

Bigarre hitzordua orain : abenduaren 17an, Ordiziako Majori kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Tipi Tapa korrika" ikusgarri berriarentzat, kolegioa eta Urruñako ikastolaren alde.

Tokiak eta otobuseko tokiak erreserbatzeko : 05 47 75 07 02.

Irailatik azaroa arte, 24 ikasle aritu dira hizkuntz desberdinetako kantuak xekatzen, proposatzen, eztabaidatzen eta lantzen. Urtero bezala, jan ondotik eta bi aldiz astean, azaroko kantaldiko lehen partean abesteko helburuarekin, hautatutako kantu nahasketa motibazio handiarekin ikasi dute. Horra hautatu duten medley-a :

- Xutik taldearen "Maite ditut ijitoak" (euskaraz)

- Zara Larsonen "Uncover" (inglesez)

- Alvaro Soler-en "Sofia" (españolez)

- Olivia Ruizen "J'trainais des pieds" (frantsesez)

- Talcoren "Pirati a St Pauli" (italiarrez)

- 2ZIOren "2.Z.I.O." (euskaraz)

Nahiz eta biziki urduri diren, artisten mundua ezagutzeko parada ukanen dute gaztetxoek azaroaren 27an, igandearekin. Anje Duhalden kontzertua aitzin, publikoaren txaloekin bukatuko dutela espero dugu. Eskerrak gure bi laguntzaileei : Fred Iturri teklatu jolea eta Jean Marie Imaz gitarrista !!!

Azaroaren 22, 24 eta abenduaren 8an, 6.ekoak Donibane Lohizuneko mediatekaren bisitatzera joan dira. Bisita honen helburuak anizkoitzak dira. Alde batetik, Donibaneko mediatekarekin elkar lana indartzea. urte osoan, eskuz esku lan ezberdinak eramatearen egitasmoa sortu dugu. Hau da, bostgarren mailan ikasleek idatz tailerrak ukango dituzte ihauteri garaian, eta haien lanak Donibane barna agertuko dira. Elkarlan hori urtez urte eramatea eta aberastearen agiantza egiten da. Bestaldetik, ateraldi honen bitartez IDZ eta mediatekako euskaraz azken bost urte hauetan argitaratuak izan diren gazte literatur liburuak balioan ezarri nahi ditugu. Eta nola ez, bukatzeko, euskal sailaz arduratzen den Ihintza Dubernet-en ezagutza egitea (ikasle ohia).

Hots, Juul kanpainari hasiera ezin hobeago eskaintzen diogula iduritzen zaigu.

Juul kanpaina zer da ? Irakurle zaletasuna indartzeko kanpaina da. Kolegioan, 6. eta 5. mailan iraganen da. Omiasainduko oporretik landa hasten da eta apirilaren 4an burutzen. 

Azarotik otsailera, ikasleek gutxienez hiru liburu irakurriko dituzte. Otsailetik apirilera kanpaina fasean sartuko dira. Arte plastikozko irakaslearen laguntzarei esker, kartel ezin ederragoak proposatuz, haien liburuaren interesa plazaratuko dute. Afitxa horiek IDZ edota mediatekan agertuko dira.

Apirilaren 4ean, ikasleek, boto elektronikoen bitartez bozkatuko dute : ilustratzaile hoberenarentzat baita eleberri hoberenarentzat (idazlea). Nafarroko ikastola elkarteak antolatzen duen ekimena baita eta ikastola guztiei proposatua dena, lehen mailatik lizeo arte : emaitzak hilabete pare baten buruan jasoko dira.

Azaroaren 14 eta 15ean, "Génération numérique" elkarteko kide bat kolegioko ikasle guztiak ikusi ditu, bi orduko saioetan, interneten ibilmoldea, alde onak eta arriskugarriak aipatzeko.

Agian, horien pratikan ez dira lanjeran emanen, profesional honen aholkuak segituz.

Kontaktuak :

http://asso-generationnumerique.fr/ 

https://www.facebook.com/assogenerationnumerique/

Azaroaren 15ean, asteartez, arratsaldeko jolas garaian, kolegioko ikasle, irakasle eta langileak sartze nagusian bildu dira Xumai, haien kirol irakasle-bertsularia omentzeko.

Joan den asteburuan, 2016eko Xilaba txapelketako 6 finalistetatik bat izan da Xumai Murua Berra. Bere lana, emaitza, hitz jokoak eta bertso umoretsuak ala sakonak ohoratzeko, kolegioko bertsu eskolakoek idatzitako 5 bertso eskaini dizkiote, denak beretaz harro !

Bere txandan, Xumaik mikroa hartu du eta bizpahiru bertso zuzenean bota ditu, bere harridura eta poza adierazteko, eta eskertzeko. Denendako momentu biziki hunkigarria izan da.

Udazken eguzki izpien artean, jolas garaia bilakatu da ahantziko ez dugun bertso saio berezi motza baina aberatsa.

Xumai txalokatua izan da merexi zuen bezala ! Txalo Xumai ! Biba zu !

Gabonetarako euskal polboroiak erosteko gogoa baduzue, gure kolegioak proposatzen dizkizue 15€tan 800 gramoak.

Zuen inguruan mezua pasa, izigarri goxoak baitira !!

Ber momentuan, kolegioko proiektuak finantzatzeko laguntza ematen duzue !!

Balio du !

Manaketak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.