Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Gilles Riba, Adoenia zentroko animatzailea, kolegioan genuen irailaren 20an, bizi eskolarra orduan.

Seigarren eta bostgarreneko ikasleei zentroa aurkeztu die, helburua zelarik : ikasleei jakinaraztea hitz egiteko, laguntza eskatzeko toki bat aurkitzen ahal dutela bai Baionan, bai Donibane Lohizunen baita ere Hendaian, urririk, anonimoki eta konfidantzia osoan.

Zergatik Adoenia ?

- lagundua izateko

- arazoak dituztelarik : etxean, beste pertsona batzuekin, kolegioan, kirol taldeetan, karrikan, araudiekin, sare sozialekin

- arazo pertsonalak dituztelarik, gaizki izateak

- haien ingurumenean norbait gaizki ikusten dutelarik.

Nun da Adoenia ?

Argazkien bidez, 3 zentroen kokapenak erakutsi dizkie eta baita ere, Baionako barne antolaketa (besaulkiak, jokoak, babifuta, liburuak,...) gaztea ongi sendi dezan, eztrezarik gabe, elkarrizketatua izan aitzin.

Baionako zentroa hospitaletik hurbil da, Hendaiako Beltzenia ondoan eta Donibaneko Gazte gunean.

Nor bada Adoenian ?

Psikologo bat, hezitzaile berezitua, famili-buraso aholkularia, erizaina eta pediatra bat.

Zentro horretan, familiak errezibitzen eta entzuten dituzte eta berdin laguntza berezi bat behar delarik, behar diren adituengana orientatzen dituzte.

Kontaktuak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Baionan :

Publikoari idekia : Astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 1etatik 6ak arte

Idazkaritza : Astearte eta ostegunetan arratsaldeko 1etatik 5ak arte

Helbidea : 6, Lahubiague karrika - 64100 Baiona - 05 59 64 22 52

Donibane Lohizunen :

Permanentziak : hilabetean behin, ostegun batez, arratsaldeko 1etatik 5ak arte

Helbidea : Gazte gunea - 34, Victor Hugo etorbidea - 64500 Donibane Lohizune

Hendaian :

Permanentziak : hilabetean behin, ostegun batez, arratsaldeko 1etatik 5ak arte

Helbidea : 2, Fermes karrika, 13. apartamendua - 64700 Hendaia

 

Irailaren 12 eta 13an, Buru Bero Euskal telebistako saiora ikusle moduan izateko aukera izan dute gure hirugarrenekoek.

Euskarazko telebista saio bat nola egiten den eta joko baten inguruan biltzen diren lanbide desberdinak deskubritu dituzte, hala nola animatzailea, soinu teknikaria, argi teknikaria, kameralaria, aurkezlea, laguntzailea, errejidorea, muntatzailea...

Audiobisual mundua bertara ezagutzeko aukera !

Goizean bi saio grabatuak izan dira eta arratsaldean bat. Grabaketa guzian adi egon behar ziren kamerak parean zirelako, jokoa segituz eta publikoaren arduradunari so eginez txaloak noiz egin behar ziren jakiteko.

Experientzia biziki polita eta interesgarri honi esker, abenduan egingo duten Durango / Bilborako ateraldiarentzat dirulaguntza bat eskuratu dute gure ikasleek.

Milesker Euskal telebistako kide guziei harrera biziki ona eskainia izan zaigulako eta bereziki Kikeri, duen umorearendako !

Saioak ikusteko : irailaren 26, 27 eta 28an baita ere urriaren 5, 6 eta 7an ETB1 arratseko 7etan !

Gora Buru Bero !!!

Irailaren 2an, ostiral goizez, beste mailetako ikasle guziak sartu dira.

Goizeko gelen deialdia ondotik, haien gela, ikasle arduraduna eta ordutegi berriaren ezagutza egin dute lehen bi orduetan.

Aire hartzearen ondotik, kurtsoetara joan dira.

Anartean, seigarrenak lan eta lan ari dira eta erritmoa hartzen.

Orokorki 263 ikasle ditugu gure kolegioan.

Sartze on deneri !!

Irailaren 1ean, ostegun goizez, 81 seigarrenek haien lehen sartzea egin dute.

Egun hortan, Miarritze, Donibane Lohizune, Urruña, Hendaia, Azkaine, Senpere eta Sarako ikasleen arteko lehen ezagutza egin dute.

Goizean, Zuzendari berria den Jesus Garate eta irakasleen ongi etorriaren ondotik, haien gela, irakasleak, gelak, kutxak eta behar zen materiala deskubritu dituzte haien irakasle arduradunaren laguntzarekin.

Arratsaldean, lehen kurtsoetan parte hartu dute.

Sartzea biziki goxoki pasa da.

Ekainaren 28an, asteartez, iragan da 6., 5. eta 4.eko azken eguna gure kolegioan.

Bazkaria ondotik, bulegoko Jabi lehendakaria eta Lierni idazkariarekin batera, Xumai Murua, Odei Barroso, Aimar Karrika, Kerman Diaz ikasle ohiak izan diren bertsolari famatuak hurbildu zaizkigu.

Eskainitako laupabost bertsoen bidez, Pantxika zuzendariari azken agurra eta eskerrak eman dizkiote. Ondotik Jabi eta Liernik eskaini diote lore xorta bat.

Arratsaldez, udako koloreetan, ikasleen joko arratsaldea antolatua zen 6. eta 5.endako : futbito, kadira musikala, pilota, ping pong, baloi preso eta azazkalen tindatze tailerra ere bai !!! Laugarrenak aldiz, IDZtan bildu dira Toledon egin duten bidaiari buruzko oroitzapenak partikatzeko.

Azken orduan, ikasleek ekarritako krakada goxoa denen artean partikatu dugu.

Txirrina jo bezain fite, ikasleek haien zakua, jantziak eta kutxako materiala guzia hartu eta, otobusera joan dira.

Ongi pausatu !!! Ez ahantz irakurketa lantzea.....

Bakantza on deneri !!! Heldu den iraila arte !!!

Laugarreneko ikasle boluntario talde batek bi egunez Pantxo Desbordes artistarekin lan egin du.

Pantxo Desbordes ilustratzailea da ofizioz.

Bere egonaldiaren denboran, egunero erabiltzen dituen teknikak ikasleekin partekatu ditu.

Ikasleek egun horietan egindako obrak (kolaketak, marrazkiak, kaligrafiak...) bilduma batean agertuko dituzte.

Sartzean, ikasleek paperezko bertsio bat eskuratuko dute.

Anartean, haien obra kolektiboa salatu gabe, argazkietan ikusten ahal dira.

Duela bi aste, ikasleak ari dira esku jokoetan, koropiloz koropilo, brasildar eskumuttur tailerran, aire hartze guziz.

Haien plazerrendako edo aita / ama / lagun batendako, maila guzietako 100 ikasle entsaiatu dira ikasten, osatzen eta gehienek lortu dute maite duten estiloko eskumutturra egiten !!

Gaurtik, eskumutturrek udako koloreak jantzi dituzte !

Txalo bero bat deneri !

 

Ekainaren 22an, asteazkenean, Olagarroak sortutako eskalada taldea azken aldikotz ikasturte honetan Sara Ttiki paretara joan da.

Kolegiotik 6., 5. eta 4.eko hamar ikasle eta Manex Erdozaintzi kolegioko 7 laugarren elkartu dira, eguzkitik ihesi lezeetako abaroan.

Giro goxoan iragan da arratsaldea.

Mila esker parte hartzaile guziei !

Urte guziz bezala, kolegioko laugarreneko ikasleek bidai kulturala egiteko parada ukan dute, ekainaren 13tik 17ra.

Aurten, Castilla La Mancha ezagutu dute Don Quijote eta Sancho Panzaren aztarnei jarraiki. Bidean, Euskal Herriko historiaren kapitulu bat oroitarazteko, Reina Sofia museoan Pablo Picassoren Gernika artelanaz gozatzeko aukera izan dute.

Hiru erlijio handien gurutzebide den Toledo goitik behera ezagutu dute, joko pista eta bisita gidatuen bitartez.

Astea umore eguzkitsuan iragan da.

Bertako familiek eta gidek ikasleen motibazioa, parte hartzea eta zintzotasuna eskertu dute.

5Dko Amane APALATEGUI-TELLERIAk egindako obra.... Biba zu !