Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Irailaren 17an, Timberlake Wertenbaker antzerkigile ingelesa gure artean izateko xantza ukan dugu. bere antzezlanetako bat lantzeko asmoa eta gogoa genuen aspalditik. Hautatu genuen antzezlana "The Ash Girl", liluragarria zinez, gure ikasleei interesatzen ahal zitzaiela uste genuen, gai nagusia nerabezarotik adin helduago baterako pasaia izanki. Baina hizkuntza artetan zaila egiten ahal zitzaiela ere bagenekien. Zinez, erronka interesgarria izan da guretzat.

Timberlake Ziburun bizi izan zen ttipitan eta bertan eskolarizatua izan zen. Ziburun ttipiago eta euskaldunago bat ezagutu zuela kondatu zigun. gaur egun Londres eta Sara artean bizi da bere familiarekin... Sarak garai bateko Ziburu hura oroitarazten baitio nolabait. Timberlake ingelesez eta euskarazko kurtsoak hasiak dituenez, bukaeran euskaraz irakurri nahi izan die mezu bat. Honen bidez, gure ikasleek Euskara, hizkuntza eder hau, mintzatzeko duten xantzaz ohartarazi nahi izan ditu eta "Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" erranez bukatu du.

Irailaren 10ean, ostegunez urdin euskal irratiako Xexili Foix kazetariak 6.en sartzeari buruzko erreportaia baten egitera etorri zaigu...

Herrialde guzietako hirurogei ikasleen gain 15 ikasleek haien experientzia kondatu digute :

Hala nola, zein kezkak bizi dituzten sartu baino lehen : antolaketa berria, materiala kutxak, irakasle desberdinak, gelaz aldatzea, otobusa, jantegia, jolas garaiko jokoak, harreman berriak etabar...

Ordu bateko saio hori biziki aberatsa, unkigarri eta interesgarria izan da. Ahozkoa landu dute haien bizipenak mikroan azalduz. Publikoan zirenak adi egon dira ordu osoan. Azkenean ez zuela deusetarako balio kezkatzea ohartu dira, hain ongi sartu diren gure kolegioko erritmoan !!

Biharramunean, irailaren 2an, asteazkenez, beste mailetako ikasle guziak sartu dira.

Horiek ere haien gela, irakasle arduraduna eta ordutegia berriaren ezagutza egin dute lehen bi orduetan.

Aire hartzearen ondotik, kurtsoetara joan dira.

Orokorki, 255 ikasle ditugu gure kolegioan.

Sartze on deneri !

Irailaren 1ean, asteartez, 60 ikasleek haien lehen sartzea egin dute gure kolegioan.

Egun hortan, Miarritze, Hendaia, Senpere, Sara, Azkaine, Ziburu, Donibane eta Urruñako ikasleen arteko lehen ezagutza egin dute. Goizean, haien gela, irakasleak, ordutegiak eta behar zen materiala deskubritu dituzte.

Arratsaldez, lehen kurtsoetara joan dira.

Eguna goxoan pasa dute.